Jean Buridan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Buridan

Bizitza
JaiotzaBéthune, 1295
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1358 (62/63 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
frantsesa
Irakaslea(k)Gilen Ockhamgoa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, katedraduna, logikaria, klerikoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
InfluentziakGilen Ockhamgoa eta Aristoteles
Mugimenduanominalismoa
logika
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Jean Buridan (latinez: Johannes Buridanus; Béthune, Pas-de-Calais, 1300 inguruan - 1358 inguruan) filosofo eskolastikoa zen. Ockhamen ikasle eta jarraitzailea izan zen; Parisko Unibertsitateko errektore izan zen 1328an eta 1340an. Alor anitz landu zuen bere lanetan: logika, metafisika, filosofia naturala, etika eta abar. Nominalista izanik, Aristotelesi egindako iruzkinengatik nabarmendu zen.

Buridanen astoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buridan famatua egin zuen argudioa da; alegiazkoa da, ordea, pentsalari honen lanetan ez baita ageri. Argudio horren arabera, asto batek, bi zaku lasto berdinen artean erdi-erdian jarrita, bere burua hiltzen utziko luke bien artean aukera egin ezinik, ez baitago arrazoirik alde baterako ala besterako joera hartzeko. Argudio hau garai hartako determinismoaren eta erabakimenaren arteko filosofia-gatazkan kokatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]