Gilen Ockhamgoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gilen Ockhamgoa irudikatzen duen marrazkia.

Gilen Ockham edo Gilen Ockhamgoa[1] (ingelesez William of Ockham, 1280/1288 - 1349) fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Frantziskotarra zen neurrian erabateko pobrezian bizi izan zen eta izurrite beltzak eraman zuen mundu honetatik.

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazterik sartu zen Ordena Frantziskotarrean eta lehenbizi Londresko komentu frantziskotar batean eta gero Oxfordeko Unibertsitatean hezi omen zen, baina ikasketak ez zituen bukatu. Hori dela eta Venerabilis Inceptor Hasiberri Agurgarria ezizena jarri zioten.

Garai horretan egin zuen lana eztabaidagarri bihurtu zen. Tradizioak dio Joan XXII.a aita santuak 1324 urtean Avignonera joateko deitu ziola heresia egotzita, eta horren ondorioz lau urte etxean atxilotuta eman zituela bere idatziak eta irakaspenak ikertzen zituzten bitartean. Beste bertsio batek, ordea, bestelakoa dio; hau da, Avignonera bidali zutela 1324an filosofia irakastera bertako frantziskotar eskola famatuan eta horrek eragin zizkiola etsaiak irakaskideen artean, batez ere Tomas Akinokoaren jarraitzaileak. Baliteke horietakoren batek heresiak irakasten zituela egoztea; Oxfordeko Unibertsitateko errektore John Lutterell jotzen da horien eragile nagusitzat. Nolanahi ere, badirudi zinez 1327an deitu ziola Aita Santuak aditu batzorde baten aurrean aurkeztutako salaketei erantzuteko, baina horrek ez omen zion inongo etxeko atxiloketarik eragin ezta aita santuak epairik adierazi ere. 1327an bertan frantziskotarren ministro nagusi Michele Cesenakoari deitu zioten Avignonera ager zedin heresia salaketei erantzuteko eta hark pobrezia apostolikoari buruzko argudioak aztertzeko eskatu zion Ockhami, frantziskotarrentzat ezinbesteko doktrina baitzen, ez, ordea, aita santuarentzat eta dominikoentzat, zalantzan ez ezik heresiatzat ere jotzen baitzuten. Gilenen azterketaren emaitzek zioten Joan XXII.a aita santua herejea zela. Ondoren, 1328an espetxe edo heriotza zigorraren beldurrez, Ockhamek, Cesenak eta beste hainbat jarraitzailek ihes egin zuten Avignonetik eta Luis IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren gortean errefuxiatu ziren, hura ere gatazkan baitzegoen aita santuarekin.

Gilen Ockhamgoa eskumikatu egin zuten Avignondik alde egiteagatik baina ofizialki ez zuten sekula kondenatu bere filosofia. Handik aurrera bere bizitzako zatirik handiena gai politikoez idatzi zuen, baita autoritateaz eta botere mundutarraz eta espiritualaz ere. Michele Cesenakoa hildakoan, frantziskotar talde disidente txiki baten buru bihurtu zen Luis IV.aren gortean. 1349ko apirilaren 9an hil zen Municheko frantziskotarren komentuan, izurri beltzak jota segur aski. 1359an Inozentzio VI.ak ofizialki lehengoratu zuen.

Pentsamendu filosofikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolastikan Ockhamek erreformaren alde egin zuen bai metodoan bai edukian, beti ere sinplifikazioa helburu. Ockhamek aurreko zenbait teologoren lan ugari txertatu zituen bere lanetan, John Duns Scotusena batez ere. Scotusengandik jaso zituen haren ikuspegia jainkoaren guztiahaltasunaz, grazia eta justifikazioaren ikuspegia, eta epistemologia eta sineste etikoak. Hala ere, Scotusen aurka jo zuen zenbait arlotan: predestinazioa, penitentzia, unibertsalen ulertzea, "ex parte rei" (sortutako gauzei aplikatutakoa) bereizketa, neurritasuna.

Nominalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nominalismoan aitzindaria eta zenbaitek epistemologia modernoaren aitatzat jotzen dute, izan ere,

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen Ockhamgoa Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.