Jean Dorst

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Dorst
Jean Dorst consultant The Birds of America d'Audubon au MNHN 1989.JPG
Bizitza
Jaiotza Mulhouse1924ko abuztuaren 7a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris2001eko abuztuaren 8a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea ornitologoa
Kidetza Société Philomathique de Paris
Frantziako Zientzien Akademia
Itsasoz-haraindiko zientzien akademia
Société zoologique de France
IMDb nm1607471
Jean Dorst consultant The Birds of America d'Audubon au MNHN 1989.JPG

Jean Dorst (Mulhouse, Frantzia, 1924 - Paris, Frantzia, 2001) frantses zoologoa izan zen, ornitologian espezializatua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Historia Naturaleko Museo Nazionaleko irakasle eta Zoologia Laborategiko zuzendari izan zen. Museo horretako zuzendari ere izan zen 1976tik 1985era. 1973an, Zientzia Akademiako kide hautatu zuten.

Hainbat lan idatzi zituen historia naturalari buruz, besteak beste, L'Univers de la vie (1975, Bizitzaren unibertsoa) eta La Force du vivant (1979, Biziaren indarra). Nolanahi ere, hegaztiei buruzko lanak idatzi ditu, batez ere: Les Migrations des oiseaux (1956-1962, Hegaztien migrazioak), la Vie des oiseaux (1972, Hegaztien bizitza), Les Oiseaux ne sont pas tombés du ciel (1995, Hegaztiak ez dira zerutik erori).

Dorsten lan nagusia Avant que la nature meure (Natura hil baino lehen) lana da, 1965ean argitaratua eta hamazazpi hizkuntzatara itzulia. Lan horretan, gizakiaren jarduerek izadian eragin dituzten hondamen guztiak aipatzen ditu, hasi desagertu diren edo desagertzeko zorian dauden animalietatik eta kutsadura arte. Lan hori oso lagungarria izan zen mugimendu ekologista sortzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]