Jean Seignalet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean Seignalet
Bizitza
Jaiotza 1936ko urriaren 9a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Montpellier2003ko uztailaren 13a (66 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak medikua

Jean Seignalet (1936ko urriaren 9a - 2003ko uztailaren 13a) mediku eta ikertzaile frantziarra izan zen, immunologian aditua, ospetsu bihurtu zena dieta berezi bat asmatzeagatik, "hipotoxiko" edo "antzinako" deritzona, gaixotasun ugariri (autoimmunei, batik bat) aurre egiteko erabili zuena.

Montpellierreko ospitalean lan egin eta bertako unibertsitatearen katedraduna ere izan zen. Medikuntzako aldizkari askotan artikulu ugari idatzi zituen, baina bere lanik ezagunena, zalantzarik gabe, 2001ean argitaratu zuen : "L'Alimentation ou la troisième médecine", non bere dieta sendagarri ospetsua azaltzen zuen.

Antzinako dietaren oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seignaleten hipotesiak gure arbaso urrunek, milaka eta milaka urteetan gurearekin zer ikusirik gutxi duen dieta bat burutzen zutela azpimarratzen du: ez zituzten zerealak, esnea eta esnekiak jaten, eta janari guztiak gordin jaten zituztela. Milaka urtetako eboluzioak giza gorputza egokitu du dieta horretara moldatzeko.

Azken 6.000-5.000 urteotan, aldiz, gizakiak bere ohitura gastronomikoak aldatu zituen: nekazaritzaren agerpenarekin zerealak jaten hasi zen, animalien esnea eta esnekiak jaten, eta janariak egosten edo freijitzen. Ondorioz, bere gorputza digeritzeko gai ez diren molekula kaltegarri batzuk irensten ditu gizaki modernoak, gaixotasun askoren atzean daudenak.

Hori ekiditeko "antzinako dieta"ra itzultzeko proposatzen du Seignaletek: zereal eta esnekien hartzeko debekua, janariak ahalik eta gordinenak jan eta birjinak ez diren olioak saihestu. Dietaren asmatzaileak honen bidez gaixotasun asko sendatu zituela baieztatzen du bere liburu famatuan [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Seignalet, Jean: La alimentación, la 3ª medicina Ed. Integral, 2016. ISBN: 978-84-9118-041-8