Edukira joan

Jekaterina Avdeieva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jekaterina Avdeieva

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЕкатерина Алексеевна Полевая
JaiotzaKursk1788ko abuztuaren 5a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaTartu1865eko uztailaren 21a (juliotar egutegia) (76 urte)
Hobiratze lekuaRaadiko hilerria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, argitaratzailea eta folklorista

Jekaterina Alekseievna Avdeieva[1], jaiotzez Polevaia, (errusieraz: Екатерина Алексеевна Авдеева (Полевая); Kursk, 1788ko abuztuaren 16agreg./abuztuaren 5ajul.[2]Derpt, 1865eko abuztuaren 2agreg./uztailaren 21ajul.[2][3]) errusiar idazle, argitaratzaile eta folklortsta izan zen, Siberiako folklorearen lehen biltzailea[4][5].

Zapiski i zametxania o Sibiri. S prilozheniem starinnykh russkikh pesen liburuaren azala (1837)

Aleksei Polevoi merkatariaren alaba eta Nikolai eta Ksenofont Polevoi idazleen arreba zaharragoa zen[6]. Umetatik Irkutsken bizi izan zen. Ez zuen hezkuntza formalik jaso. Hamabost urte zituela, Piotr Avdeiev (1783-1815) merkatariarekin ezkondu zen[7] eta 1804an harekin Kiakhtara joan zen bizitzera. Ia gaztaro osoan Siberian zehar bidaiatu behar izan zuen[2].

1815ean alargundu zen. 1820an Kurskera itzuli zen eta geroago Moskun, Odesan, Derpten, San Petersburgon eta Novgorodetik gertu bizi izan zen. 1861etik hil zen arte Literatura Fundazioaren diru-laguntza jaso zuen[2].

1865ean hil zen eta Tartuko Raadi hilerrian lurperatuta dago[2].

Nahiko berandu hasi zen idazten. Lehen liburua, Zapiski i zametxania o Sibiri. S prilozheniem starinnykh russkikh pesen, 1837an kaleratu zuen Ksenofont Polevoi nebaren hitzaurrearekin. Handik gutxira liburu hori txekierara, alemanera eta ingelesera itzuli zuten, eta Aleksandr Pypin etnografoak «Errusiako lehen etnografia liburuetako bat» deitu zion[8]. 1842an beste etnografia liburu bat argitaratu zuen: Zapiski o starom i novom russkom byte, eta hitzaurrea Nikolai Polevoik idatzi zuen[2].

Etxeko ekonomiari eta sukaldaritzari buruzko hainbat liburu ere idatzi zituen: Rutxnaia kniga russkoi opytnoi khoziaiki (1842), Karmannaia povarennaia kniga (1842), Rukovodstvo dlia khoziaiek, kliutxnits, ekonomok i kukharok (1846), Ekonomitxeski leksikon, raspolozhenny po azbutxnomu poriadku (1848), Polnaia khoziaistvennaia kniga... s pribavleniem domaxnego letxebnika i donaxnego sekretaria (1851), Rutxnaia kniga russkogo praktitxeskogo khoziaina i russkoi praktitxeskoi khoziaiki (1858) eta Rukovodstvo k ustroistvu ferm i vedeniu v nikh khoziaistva (1863)[9]. Liburu horien arrakastaren ondorioz, antzeko liburu faltsuak ere kaleratu zituzten Avdeievaren izena erabiliz[10]. 1848an Russki pesennik, ili Sobranie lutxikh i liubimeixikh pesen, romansov i vodevilnykh kupletov izvestnykh pisatelei kantutegia bildu zuen[2].

Otetxestvennyie zapiski aldizkarian kolaboratu zuen eta fikziozko bi idazlan argitaratu zituen bertan: Russkie predania. Soldatka (1847) eta Straxnaia groza (1848)[2].

1844an zazpi herri ipuin bildu, egokitu eta kaleratu zituen Russkie skazki dlia detei, rasskazannyie nianiuxkoiu Avdotieiu Stepanovnoiu Txerepievoiu bilduma gisa. Ipuin horiek gaur egunera arte oso ezagunak dira Errusiako haurren artean. Aleksandr Afanasiev folkloristak Narodnyie russkie skazki bilduman sartu zituen, eta Vladimir Proppek «jende arruntaren eskutik jasotako lehen egiazko kontakizun» deitu zien[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  2. a b c d e f g h (Errusieraz) Половцов, Александр. (1896). «Авдеева, Екатерина Алексеевна» Русский биографический словарь. 1 Санкт-Петербург: Русское историческое общество, 30-31 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  3. (Errusieraz) Матханова, Н. П. (2009). «Авдеева Екатерина Алексеевна» in Ламин, Владимир. Историческая энциклопедия Сибири. Новосибирск ISBN 5-8402-0230-4. (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  4. (Errusieraz) Горбунов, Ю. А. «Авдеева Екатерина Алексеевна» Писательницы России (материалы для биобиблиографического словаря). Свердловская областная научная библиотека имени В. Г. Белинского (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  5. (Errusieraz) «Екатерина Алексеева дочь Полевая» Российский Родословный Фонд (РРФ) (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  6. (Errusieraz) «Алексей Евсеев сын Полевой» Российский Родословный Фонд (РРФ) (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  7. (Errusieraz) «Петр Петрович Авдеев» Российский Родословный Фонд (РРФ) (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  8. (Errusieraz) Пыпин, Александр. (1892). История русской этнографии. 4: Белоруссия и Сибирь. Санкт-Петербург: Типография М. М. Стасюлевича, 443 or..
  9. (Errusieraz) «Полевая, Екатерина Алексеевна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона. XXIV Санкт-Петербург (argitaratze data: 1898), 260-261 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
  10. (Errusieraz) Похлёбкин, Вильям. (2002). Моя кухня и моё меню. Москва: Центрполиграф, 474-475 or. ISBN 5-227-00916-3..
  11. (Errusieraz) Пропп, Владимир. (2000). Русская сказка (Собрание трудов В. Я. Проппа). Москва: Лабиринт, 72 or. ISBN 5-87604-065-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]