Jerusalemgo setioa (70)
Jerusalemgo setioa | ||||
---|---|---|---|---|
Lehen Judu-Erromatar Gerra | ||||
Data | 70ko apirilaren 14 - irailaren 8 | |||
Lekua | Jerusalem, Judea | |||
Koordenatuak | 31°46′41″N 35°14′09″E / 31.7781°N 35.2358°E | |||
Emaitza | Erromatar garaipena:
| |||
Lurralde-aldaketak | Erromatar agintea berrezarri zen Jerusalemen | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Indarra | ||||
| ||||
Jerusalemgo setioa 70. urtean Lehen Judu-Erromatar Gerrako (66-73) gertakari esanguratsua izan zen. Etorkizunean Erromatar Inperioko enperadore izango zen Titok gidatutako armada batek Jerusalem setiatu zuen, Judea erromatar probintziaren erresistentzia juduaren erdigunea zena. Bost hilabeteko setioaren ostean, erromatarrek hiria eta Jerusalemgo Bigarren Tenplua suntsitu zuten[1][2][3].
70. urteko apirilean, juduen Pazkoa baino hiru egun lehenago, erromatar armada Jerusalem setiatzen hasi zen[4]. Hiria matxinoen hainbat alderdik hartua zuten, istilu masiboen eta behin-behineko gobernu baten kolapsoaren ondoren[5]. Hiru asteren buruan, erromatar armadak hiriko lehen bi harresiak apurtu zituen, baina liskar setatsu batek eragotzi zien hirugarren harresi hnadienetik sartzea. Josefo historialari garaikide eta gerraren iturri nagusiaren arabera, hilketak, goseak eta kanibalismoak suntsitu zuten hiria[6].
Tisha B'Aven, Kristau Aroko 70. urtean (abuztuak 30)[7], erromatar indarrek defendatzaileak gainditu eta Tenplua erre zuten. Erresistentziak beste hilabete batez jarraitu zuen, baina azkenean hiriaren goiko eta beheko aldeak ere hartu zituzten, eta hiria zimenduetaraino erre zuten. Titok Herodesen zitadelako hiru dorreak baino ez zituen gorde, hiriaren antzinako boterearen lekuko gisa[8]. Setioak jende asko hil zuen, hildako eta esklabo ugari eragin, eta hiriaren zati handi bat suntsitu zuen. Garaipen honek zilegitasuna eman zion Flaviar dinastiari inperioaren kontrola eskatzeko. Erromatar garaipen bat ospatu zen Erroman juduen aurkako garaipena ospatzeko, hura oroitzeko eraikitako bi garaipen arkurekin, Titoren arkua barne, oraindik zutik dirauena. Tenpluko altxor arpilatuak ikusgai jarri zituzten.
Jerusalemen suntsipenak inflexio-puntua ezarri zuen juduen historian[9]. Hiri-ama eta Bigarren Tenplua galtzeak kultura judua birmoldatzera behartu zuen, bere biziraupena bermatzeko. Sakrifizioen kultua ezinezkoa zenez, praktika juduak otoitzean, Toraren azterketan eta sinagogako bileretan zentratu ziren. Errabinoen tradizioaren arabera, Yohanan ben Zakkaik Jerusalemdik ihes egin zuen setioak iraun zuen bitartean, eta Yavnehn ikasketa zentro bat ezartzeko erromatar baimena lortu zuen[10][11]. Gertaera hau funtsezkoa izan zen judaismo errabinikoaren garapenean, tradizio farisearretik sortu zena eta azkenean judaismoaren forma nagusi bihurtu zena[12]. Saduzearrak eta eseniarrak bezalako sekta juduak ilunpetan desagertu ziren, eta bizirik iraun zuten Jesus Nazaretekoaren jarraitzaileek beren irakaspenak zabaltzen jarraitu zuten, kristautasuna erlijio independente berri gisa sortzea ekarri zuena. Gerraren ostean, Legio X. Fretensisek kanpamendu militar bat ezarri zuen Jerusalemgo hondakinetan[13]. Hiria, beranduago, Aelia Capitolinako erromatar kolonia bezala birfundatu zen. Atzerriko gurtzak sartu ziren, eta juduei sarrera debekatu zitzaien[14][15]. Hori Bar Kokhbako matxinadaren katalizatzailetzat hartu ohi da[16][17].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Weksler-Bdolah, Shlomit. (2020). Aelia Capitolina - Jerusalem in the Roman period: in light of archaeological research. Brill ISBN 978-90-04-40733-6. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Westwood, Ursula. (2017-04). «A History of the Jewish War, AD 66–74» Journal of Jewish Studies 68 (1): 189–193. doi: . ISSN 0022-2097. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Ben-Ami, Doron; Tchekhanovets, Yana. (2011-11). «The Lower City of Jerusalem on the Eve of Its Destruction, 70 c.e.: A View From Hanyon Givati» Bulletin of the American Schools of Oriental Research 364: 61–85. doi: . ISSN 0003-097X. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Schäfer, Peter. (2003-09-02). The History of the Jews in the Greco-Roman World: The Jews of Palestine from Alexander the Great to the Arab Conquest. Routledge ISBN 978-1-134-40317-2. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Sheppard, Si; Dennis, Peter. (2013). The Jewish revolt, AD 66-73. Osprey ISBN 978-1-78096-183-5. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «For the freedom of zion : The Great Revolt of Jews against Romans, 66-74 CE | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Bunson, Matthew. (1995). A dictionary of the Roman Empire. Oxford University Press ISBN 978-0-19-510233-8. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Goodman, Martin. (2008). Rome and Jerusalem: the clash of ancient civilizations. Penguin books ISBN 978-0-14-029127-8. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Neusner, Jacob. (2017-11-28). «Judaism in a Time of Crisis: Four Responses to the Destruction of the Second Temple» Neusner on Judaism (Routledge): 399–413. doi: . ISBN 978-1-351-15276-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Katz, Steven T., ed. (2006). The Cambridge History of Judaism: Volume 4: The Late Roman-Rabbinic Period. Cambridge University Press doi: . ISBN 978-0-521-77248-8. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Stemberger, Guenter. (2003-01). «The Formation of Rabbinic Judaism, 70–640 CE» The Blackwell Companion to Judaism: 78–92. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Goldenberg, Robert. (1977). «The Broken Axis: Rabbinic Judaism and the Fall of Jerusalem» Journal of the American Academy of Religion XLV (3): 353–353. doi: . ISSN 0002-7189. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Geva, Hillel. (1984). «The Camp of the Tenth Legion in Jerusalem: An Archaeological Reconsideration» Israel Exploration Journal 34 (4): 239–254. ISSN 0021-2059. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Schäfer, Peter. (2003). The Bar Kokhba War Reconsidered: New Perspectives on the Second Jewish Revolt Against Rome. Mohr Siebeck ISBN 978-3-16-148076-8. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ «Palestine: History» web.archive.org 2008-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Weksler-Bdolah, Shlomit. (2019-12-16). Aelia Capitolina – Jerusalem in the Roman Period: In Light of Archaeological Research. BRILL ISBN 978-90-04-41707-6. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Jacobson, David M.. (2024-01-01). «The Enigma of the Name Īliyā (= Aelia) for Jerusalem in Early Islam» Revision 5 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).