Arroitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arroitz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Arroitzgo bandera

Arroitzgo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Lizarrerria
Izen ofiziala Escudo de Arroniz.svg Arróniz
Alkatea Ángel Moleón Segura (PSN)
Posta kodea 31243
INE kodea 31036
Herritarra arroiztar
Kokapena
Koordenatuak 42° 35′ 20″ N, 2° 05′ 29″ W / 42.5888239°N,2.091308°W / 42.5888239; -2.091308Koordenatuak: 42° 35′ 20″ N, 2° 05′ 29″ W / 42.5888239°N,2.091308°W / 42.5888239; -2.091308
Arroitz hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Arroitz
Arroitz
Arroitz (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 55,19 km2
Garaiera 546 metro
Distantzia 58 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 1.078 biztanle
% 52,72 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,28
Dentsitatea 19,53 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 4,91
Zahartze tasa[1] % 27,95
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 43,24
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,68 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 12,49 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 2,34 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.arroniz.org


Arroitz[2] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 1.078 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 58 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa mendebaldean dago, N-111 errepidean Lizarra-Viana norabidean, Lizarratik 16 kilometrora.

Arroitzek Lukinekin egiten du muga iparraldean, Arellanorekin ekialdean, Barbarinekin mendebaldean, eta Sesmarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneo-kontinental motakoa da, uda bero eta negu hotzekoa. Urteko batez besteko tenperatura aldatzen da altueraren arabera, 8 eta 13 gradu artekoa. Prezipitazioak 500 eta 600mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 60 dira herrigunean eta 80 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landarediaren arrasto gutxi geratzen dira gaur egun, arte, ametz eta pinu basatiren bat. Ikatza lortzeko eta nekazaritzarako lurren beharrizana dela eta, baso asko moztu dituzte historian zehar. Birlandatutako pinuek hiru hektareako azalera baino ez dute hartzen.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroitzen, itsasoaren mailatik 572 metrora, Nafarroako gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroitzi buruzko lehen dokumentua XI. mendekoa da eta Erdi Arotik XIX. mendera herria jaurerri izan zen. XIV. mendearen hasieran, Nafarroako koroak herriaren gaineko jabetza berreskuratu eta 1397an Carlos III.a erregeak Beaumonteko Carlosi eman zion herriaren gaineko zergak kobratzeko eskubidea. 1348an Izurri Beltza eta Gaztelaren aurkako gerrak zirela eta eta, hildako ugari izan ziren eta herria hutsik geratu zen. 1553tik aurrera Arroitz Leringo konderriaren barnean sartu zen, eta 1647tik aurrera Solanako Doneztebe harana osatu zuen.

1828an haranetik banatzen saiatu zen baina ez zuen 1845. urtera arte lortu, Nafarroako erreforma administratiboa burutu eta jaurerriak bertan behera geratzean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean goranzko joera txikia izan zuen Arroizko populazioak, eta 2.100 biztanle inguru izatera iritsi zen. Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beherakada handia jasan zuen eta populazioaren erdia galdu zuen.

Arroizko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 17 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 1,50 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Arroizko alkate Rubén Osés Martínez atera zen, Mendia elkarte independentearen (3 zinegotzi) izenean. Baliogabeko botoak 32 izan ziren (emandako guztien %4,27) eta 22 boto zuri izan ziren (botoen %3,07). Abstentzioa %26,42koa izan zen.

Arroizko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente Mendia 209 3
Agrupación Electoral por la Participación 196 3
PSN 162 2
Arroniz Berria 128 1

2011n bestelako akordioak egiteko aukera bazegoen ere, bozkatuena izan zen PSNren zerrendako Antonio Ángel Moleón Segura (independente etiketaduna) izendatu zuten alkate[4]. Beste hiru zerrendak ere ordezkaritza lortu zuten.

Arroizko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 230 3
Agrupación Electoral por la Participación 203 3
Arroniz Berria 153 2
PP 60 1
Arroizko Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 404 6
Arroniz Berria 173 2
PP 59 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Rubén Osés Martínez Mendia
2011-2015 Ángel Moleón Segura PSN

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea herriko plaza nagusian dago, Foruen Plazan. XVIII. mendean egindako eraikin barrokoa da, eta eraiki eta mende bat geroago, etxebizitza moduan erabilitako eraikuntza berria altxatu zen udaletxearen egiturari atxikita. Fatxada nagusian, egurrezko egitura batez osatutako ataria dago. XX. menderen amaieran, eraikuntza eraberritzeko proiektua burutu zen Nafarroako gobernuaren laguntzari esker, lanek 31,7 milioi pezetako aurrekontua izan zuten. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrerriko autobus zerbitzua (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute Arroitzen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona2.gif Garcia Orkoien Ospitalea - Iratxe - Arroitz 07:30 - 20:45 4 zerbitzu eguneko

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz.[5]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[6].

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Arroitz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,34k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroizko herriko-jaiak iraileko lehen asteburuan ospatzen dira Mendiako Ama Birjinaren omenez. Otsailean, bestalde Agate Deunaren eguna eta "Txigorkiaren eguna" ospatzen dira.

Lizarrako merindadeko herri askok bezala, Arroitzek nekazarien patroia den San Isidroren eguna ospatzen du maiatzaren 15ean, "Udaberriko jaiekin" batera.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroitz "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Salvador eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Salvador eliza, XIII. mendekoa. Elizaren jatorria Erdi Arokoa da, eta gaur egungo eraikina XVI. mendean berreraikitako eliza gotikoa da, ondorengo mendeetan eliza zaharberritu eta handitu egin zen. Eraikinak hiru zatitan banaturiko nabe bakarra dauka, kapera bana aldarearen bi alboetan, gurutzadura, eta poligono itxurako aurrealdea.

Nabearen sabaia gurutzadurazko gangaz estalirik dago. Sakristiak (XVIII. mendean eraikia), oinarri laukizuzena dauka eta kanoi erdiko gangaz eginiko estaldura. Kanpoaldean, XIX. mendean eraikitako dorrea eta harlanduzko hormak nabarmentzen dira. Dorrea eta aurreko portada estilo neoklasikokoak dira.

Errataula nagusia XVII. mendearen hasieran egin eta XVIII. mendean birmoldaturiko erretaula barroko-goiztiarra da. Bertan, Kristoren pasioa eta Jasokundea eta Sortzez garbiaren irudiak daude.

Mendiako Andre Mariaren basilika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean eraiki eta ondorengo mendeetan estilo neoklasikoaren ezaugarriak jarraituta birmoldatu zen. Laukizuzen itxurako bost zatitan banaturiko nabe bakarra dauka eta gangaz eginiko estaldura. Elizaren kanpoaldeko hormak, harlanduz eginak dira, eta sarreran, Ama Birjina eta umearen irudia dago.

Presbiterioan, burdin hesi batek itxirik, XVII. mende amaierako erretaula barrokoa dago, Mendiako Ama Birjinaren XIII. mendeko egurrezko irudia duena. Irudia, XVI. mendean birmoldatu zen, ezaugarri barroko batzuk gehituz.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroitz udalerrian San Pedro, Santa Zezilia, eta Mahastietako Andre Maria baselizak daude. San Pedro baseliza XVI. mendean eraiki eta garai barrokoan birmoldatu zen. Santa Zezilia baselizaren jatorria Erdi Arokoa den arren, gaur egungo eraikuntza barrokoa da. Mahastietako Andre Mariaren baseliza 1712an eraiki zen eta gaur egun eraikuntzaren arrastoak baino ez dira gorde.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa