Edukira joan

Jesus Aranbarri Garate

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau Bizkaiko musikagileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jesus Aranbarri».
Jesus Aranbarri Garate
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJesús Arámbarri y Gárate
JaiotzaBilbo1902ko apirilaren 13a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1960ko uztailaren 11 (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musikagilea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa

Musicbrainz: 63088dbf-5910-4c09-9be3-4f483835f0cf Discogs: 2148514 Allmusic: mn0002340462 Edit the value on Wikidata

Jesus Aranbarri Garate (Bilbo, Bizkaia, 1902ko apirilaren 13a - Madril, Espainia, 1960ko uztailaren 11) musikagilea izan zen[1]. Zazpi kaleetan jaioa, auzokidea zuen Miguel de Unamuno idazlearen laguna izan zen. Aita musikaria zen, eta bera ere musika arloan murgildu zen gaztetatik, Academia Vizcaína de Música delakoan ikasketak eginez eta geroago Jesus Guridiren beraren ikaslea izan zen, Parisera ikastera ere animatuko zuena.

Hamasei urterekin, pianoa jotzen ibili zen zinema mutuko filmak lagunduz. Geroago, Bilboko Udal Bandan ibili ondoren, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari bihurtu zen.

Gaur egun jaioterriko Solokoetxe auzoko kontserbatorioak bere izena darama. Halaber, 2003ko ekainean Euskalduna Jauregian "Sorgin-Morgin, Aker-Maker" izeneko dantza ikuskizuna aurkeztu zuten Aranbarriren omenez, laguna izandako Segundo Olaetaren izena daraman ballet konpainiak egindakoa.

  • "Cuatro Improptus"
  • "Canto Elegíaco" (1930)
  • "Cuarteto"
  • "Gabonzar Sorgiñak" (1930)
  • "Minueto y Rondo"
  • "Ocho Canciones Vascas" (1931)
  • "Aiko-Maiko" (balleta, 1932)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arambarri y Garate, Jesús - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).