Jevgenia Konradi
Jevgenia Konradi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1838ko apirilaren 21a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Paris, 1898ko urriaren 7a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, editorea, iritzi-kazetaria, irakaslea, itzultzailea eta feminista |
Jevgenia Ivanovna Konradi[1] (errusieraz: Евгения Ивановна Конради), jaiotzez Botxetxkarova, (errusieraz: Бочечкарова; Mosku, 1838ko apirilaren 21a – Paris, 1898ko urriaren 7a) errusiar idazle, itzultzaile, kazetari eta feminista izan zen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jevgenia Botxetxkarova Moskun jaio zen 1838an. 1850eko hamarkadaren amaieran San Petersburgora joan zen bizitzera eta P. Konradi mediku eta kazetariarekin ezkondu zen[2]. 1866 eta 1868 artean, hainbat artikulu argitaratu zituen emakumeak gizartean zuten posizioaren inguruko Zhenski Vestnik aldizkarian. Batez ere atzerriko emakumeen bizitzari eskainitako atalerako idatzi zuen[3]. 1868an, Konradi Nedelia aldizkari politiko eta literarioko editore bihurtu zen, 1869an P. Gaideburov eta J. Rosselekin batera aldizkaria erosi aurretik[2]. 1873an, Nedeliak gutxi gorabehera 2.500 harpidedun zituen[4]. 1874an Konradik aldizkaria utzi zuen, eta ondoren zailtasun ekonomikoak jasan zituen.
1860ko hamarkadako emakumeen eskubideen aldeko mugimenduan parte hartu zuen Anna Filosofova, Maria Trubnikova eta Nadezhda Stasovarekin batera. 1867ko abenduan gutun bat idatzi zuen Errusiako natur zientzialarien lehen kongresurako, emakumeek ikasteko aukeraren beharra argudiatuz eta haien laguntza eskatuz emakumezkoen hezkuntza sistematikoa ezartzeko[5]. 1868ko martxoan eta maiatzean, Konradi beste 400 eskatzailerekin bat egin zen San Petersburgoko Unibertsitateko errektoreari eskatuz emakumeei bertan ikasten uzteko[6].
1885ean, Konradi bere semeetako batekin Suitzara joan zen tuberkulosia tratatzeko, baina semea hil zen. Konradi ez zen inoiz Errusiara itzuli eta Parisko ospitale publiko batean hil zen 1898an.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Исповедь матери (1876)
- Общественные задачи домашнего воспитания. Книга для матерей (1883)
- Чёрные богатыри. Жизнь рудокопов под землёй (1884).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ a b c (Errusieraz) «Конради Евгения Ивановна (урожденная Бочечкарова)» Великие люди России (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ (Errusieraz) «Женский вестник» Русская литература и фольклор (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ (Errusieraz) «Неделя» Русская литература и фольклор (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ (Ingelesez) Whittaker, Cynthia H. (1976). «The Women's Movement during the Reign of Alexander II: A Case Study in Russian Liberalism» The Journal of Modern History 48 (2): 35-69..
- ↑ (Ingelesez) Malysheva, Marina. (1992). «Feminism and Bolshevism: two worlds, two ideologies» in Rai, Shirin; Pilkington, Hilary; Phizacklea, Annie Women in the face of change: the Soviet Union, Eastern Europe and China. Routledge, 188 or. ISBN 0-415-07540-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1838ko jaiotzak
- 1898ko heriotzak
- Moskutarrak
- Errusiako idazleak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- Errusierazko idazleak
- Idazle feministak
- Errusiako itzultzaileak
- Emakume itzultzaileak
- Errusiako kazetariak
- Emakume kazetariak
- XIX. mendeko kazetariak
- Errusiako feministak
- Giza eskubideen aldeko emakumeak
- Parisen hildakoak