Edukira joan

Nadezhda Stasova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadezhda Stasova

Bizitza
JaiotzaPushkin (en) Itzuli1822ko ekainaren 12a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1895eko irailaren 27a (juliotar egutegia) (73 urte)
Hobiratze lekuaTikhvin hilerria
Familia
AitaVasily Stasov
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, filantropoa eta feminista

Nadezhda Vasilievna Stasova[1] (errusieraz: Надежда Васильевна Стасова; Tsarskoie Selo, 1822ko ekainaren 24agreg./ekainaren 12ajul.San Petersburgo, 1895eko urriaren 9agreg./irailaren 27ajul.) errusiar feminista eta filantropoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vasili Stasov arkitektoaren alaba eta Vladimir eta Dmitri Stasoven arreba, 1822an jaio zen Tsarskoie Selon (gaur egun Puxkin hiria)[2][3]. Aita asko arduratu zen bere heziketaz, gustu estetikoaren garapenari arreta handiz jarriz. Hala ere, Nadezhdak bizitza guztian ikasten jarraitu zuen eta lau hizkuntza menderatzen zituen, errusieraz gain[2][4].

1850eko hamarkadaren amaieran Maria Trubnikova eta Anna Filosofovaren zirkulu filantropikoan sartu zen. 1860an, Jevgenia Konradi eta Nadezhda Belozerskaiarekin batera, Apartamentu Merkeen Elkartea sortu zuten San Petersburgoko familia pobreei laguntzeko. 1860ko hamarkadaren hasieran, Stasova aktiboki aritu zen Emakumeen Argitaletxean, zeinaren helburu nagusia emakume eskolatuei lana ematea zen[4][2].

1867an, errusiar naturalisten lehen kongresua egin zen, eta bertan Jevgenia Konradik emakumezkoen hezkuntzaren gaia jorratu zuen. Stasova, garai hartako beste emakume aipagarri batzuekin batera, emakumezkoen goi mailako hezkuntzaren aldeko mugimenduaren buru bihurtu zen. Haien lanari esker, Emakumeen Goi Mailako Ikastaroak (Vladimirski irastaroak) inauguratu ziren San Petersburgoko Vladimirski etorbidean 1870ean, eta 1878an beste batzuk, Bestuzhev ikastaroak deituak[4].

1894an, Stasovaren ekimenez, Haurrentzako Laguntza Elkartea sortu zen. Han aritu zen hil arte eta Errusiako lehen haurtzaindegietako bat sortu zuen[4][3].

1895eko urriaren 9an hil zen, 73 urte zituela[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  2. a b c (Errusieraz) Бородаевская, В. (1895). «Надежда Васильевна Стасова. (Биографический очерк)» Исторический вестник LXII: 561-572. (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  3. a b c (Ingelesez) Muravyeva, Marianna. (2006). De Haan, Francisca; Daskalova, Krassimira; Loutfi, Anna eds. A Biographical Dictionary of Women's Movements and Feminisms: Central, Eastern, and South Eastern Europe, 19th and 20th Centuries. Budapest: Central European University Press, 125, 526-529 or. ISBN 978-615-5053-72-6..
  4. a b c d (Errusieraz) «Стасова, Надежда Васильевна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]