JoAnn H. Morgan

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

JoAnn H. Morgan

Bizitza
JaiotzaHuntsville1940ko abenduaren 4a (83 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaFlorida
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Sloan Fellows Program (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakQ10497074 Itzuli, ingeniaria eta matematikaria
Jasotako sariak

JoAnn Hardin Morgan (Huntsville, Alabama. 1940ko abenduaren 4a) Estatu Batuetako ingeniari aeroespaziala da. Ameriketako Estatu Batuetako espazio-programan aitzindaria izan zen, NASAko lehen emakumezko ingeniaria eta John F. Kennedy Space Centerren goi exekutibo kargua lortu zuen lehen emakumea izan baitzen. NASAn egindako lanagatik, Bill Clinton Estatu Batuetako presidenteak Merezimenduzko Exekutibo izendatu zuen 1995ean eta 1998an. 2003an erretiratu aurretik, 40 urte baino gehiago eman zituen lidergo postuetan giza espazioko hegaldien programetan, NASAn. Morgan Kanpo Harremanetarako eta Negozioen Garapenerako zuzendaria izan zen azken urteetan Zentro Espazialean.[1]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JoAnn Hardin Don eta Laverne Hardinen lau seme-alabetatik zaharrena da. Huntsvillen jaio zen, Alabaman, 1940ko abenduaren 4an. Handik gertu, aita Estatu Batuetako Armadako pilotu izendatu zuten Redstone Arsenalen, Bigarren Mundu Gerran.[2] Bigarren hezkuntzan zegoela, bere familia Titusvillera (Florida) joan zen bizitzera. Aitak Cañaveral lurmuturrean lan egiten zuen, Estatu Batuetako Armadaren koheteen programan artilleria-administratzaile gisa. Bigarren hezkuntzan graduatu ondoren, 1958ko ekainean, Armadako Misil Balistikoen Agentzian sartu zen Cañaveral lurmuturrean, ingeniaritzako laguntzaile zibil moduan. 1958ko neguan Gainesvilleko Floridako Unibertsitatean eman zuen izena eta bertan matematika ikasi zuen.[2] Udetan Cañaveralen jarraitzen zuen lanean, Wernher von Braun ingeniariaren ardurapean. Ingeniaritza-laguntzaile lanetan, NASAren lehen hegaldi-programetarako suziriak jaurtitzeko sistemak diseinatzen aritu zen. 1963an Hardin matematikan lizentziatu zen Jacksonvilleko Estatu Unibertsitatean, Alabaman, eta ondoren NASArentzat lan egitera joan zen Kennedy zentro espazialera ingeniari aeroespazial bat bezala.[3][4]

John F. Kennedy Zentro Espaziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JoAnn Morgan, jaurtiketa aretoan baimendutako lehen emakumea, eta Apolo 11ren jaurtiketan emakume bakarra.

1963an lanaldi osoko lana hasi zuen Kennedy zentro espazialean, eta denbora luzez bertako emakume ingeniari bakarra izan zen.[2] 1969ko uztailaren 16an, Apolo 11 misioan, jaurtiketa-aretoan emakume ingeniari bakarra izatea ere ekarri zion horrek.[5][6][7]

Morganek umorez gogoratzen du "lehen 15 urteetan emakumeentzako komunik gabeko eraikin batean lan egiten zuela", eta "nire iritziz, egun handia izan zen azkenean bat lortu zenean".[8][9]

Zuzendaritza karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgani Sloan Fellowship bat eman zioten zentro espazialean zuzendaritza-postu baterako trebatzeko. Stanford Unibertsitatean matrikulatu zen eta 1977an Zientzietako Masterra lortu zuen.[10] Bi urte geroago, Informatika Zerbitzuen Dibisioko buru izendatu zuten.[2] Morgan Kanpo Harremanen eta Negozio Garapenaren zuzendaria izan zen espazio-zentroan egon zen azken urteetan, 2002an KSCko zuzendariorde izendatu zutenean izan ezik. 2003ko abuztuan erretiratu zen, NASAri berrogeita bost urtez zerbitzua eman ondoren.[2]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1995 - Floridako Emakumearen Ospearen Aretoan sartu zuten.[11]
  • 1991 - "Outstanding Leadership Medal" jaso zuen.
  • 1994 - Emakumezko Ingeniarien Elkartearen "Upward Mobility Award" eta Ameriketako Ingeniari Mekanikoen Elkartearen "J. Tal Webb Award".
  • 1996 - "Distinguished Service Award" saria jaso zuen Space Coast Chapter of Federally Employed Women-ek emanda.
  • 1998 - "Management Leadership Achievement Award" saria,
  • 1998 - Espazio Klub Nazionalaren "Debus Saria".
  • 1998 - "1998 Presidential Distinguished Rank Award"
  • Morgan AIAAko, the National Space Clubeko eta Tau Beta Piko kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Florida Commission on the Status of Women | JoAnn Hardin Morgan» web.archive.org 2019-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  2. a b c d e (Ingelesez) Diamond, Nina L.. (2000-04-24). Voices of Truth: Conversations with Scientists, Thinkers and Healers. (First Edition. argitaraldia) Lotus Press ISBN 978-0-914955-82-5. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  3. (Ingelesez) Rocket Fuel in Her Blood: The Story of JoAnn Morgan - NASA. 2019-07-12 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  4. Lorenzo González, María de las Nieves; Calvo Iglesias, Encina. (2020). «Ellas nos llevaron a la Luna» Ciencia, Técnica y Mainstreaming Social (4): 61–68. ISSN 2530-7924. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  5. (Ingelesez) Space Pioneer JoAnn Morgan Guest Speaker for Women's History Month Event - NASA. 2018-04-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  6. (Ingelesez) Koren, Marina. (2019-07-19). «The Apollo Engineer Who Almost Wasn’t Allowed in the Control Room» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  7. (Gaztelaniaz) Fueyo, Juan. (2019-07-18). «La única mujer de Cabo Cañaveral en el control del despegue del ‘Apolo 11’» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  8. «Executive offers a look inside NASA | StAugustine.com» web.archive.org 2011-07-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  9. (Ingelesez) Angley, Natalie. (2019-06-20). «She endured obscene phone calls, had to use men's bathrooms, as one of NASA's first female engineers» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  10. (Ingelesez) «JoAnn Morgan» Stanford Graduate School of Business 2018-11-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  11. (Ingelesez) «JoAnn Hardin Morgan» Florida Women's Hall of Fame (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]