Joan Etxamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau bertsolari luzaidarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxamendi».
Joan Etxamendi
Bizitza
JaiotzaLuzaide1792ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLuzaide1879ko maiatzaren 30a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, nekazaria eta idazlea
Izengoitia(k)Bordel

Literaturaren Zubitegia: 567

Joan Etxamendi Larralde[1], ezizenez Borddel (Luzaide, Nafarroa, 1792ko urtarrilaren 7a - 1879ko maiatzaren 30a) bertsolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Pedro Etxamendi -aita Mendibekoa zuena- eta Josefa Larralde Luzaide; Frantziako Iraultzan Luzaide okupatu eta bertako etxeak erre zituztenez hiru urtez familia Auritz eta Erroibar aldean bizi izan zen. Itzuli zirenean bertsolariari ezizena eman zion Bordelia etxea berreraiki behar izan zuten; herriko lehen hamalau etxeetakoa da. Sendiak ostatu batean egiten zuen lan. Lanbidez laboraria zen.

Arnegiko Baxoa auzoko Joana Harrietekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten: Aña Kosepa, Frantzizko, Maria eta Migel. Borddelenia baserrian bizi izan ziren[2]. Aña Kosepa Eiheralarreko Arrosagarairekin ezkondu eta bikoteak etxe berean bizitzeari ekin zionean etxeak ere Arrosagarai izena hartu zuen.

Erlijiosoa, antimonarkiko eta antikarlistatzat jotzen zuen bere burua. Nafarroa Garaian, Nafarroa Beherean eta Lapurdin oso bertsolari ospetsua izan zen. Juan Cruz Arrosagarai Borddel II bere birriloba izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bat-batean zein bertso jarriekin aritu izan zen. Bere bertso ezagun batzuk hauexek dira:

  • Mendekoste bestetan
  • Ene Andregaiari
  • Ene izpirituan bazen zenbait bertsu
  • Karlisten gerlako kantiak
  • Donostian soldado

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzaide jaioterriak birritan omendu du Borddel, 1970eko abuztuaren 16an eta 1985eko urriaren 22an; azken egun honetan oroitarria ezarri zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iturri zenbaitetan Juan eta Jean grafiak ere aurki daitezke.
  2. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 32-33. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Joan Etxamendi