Joanes Alfontso Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanes Alfontso Gaztelakoa

erregeorde

Bizitza
JaiotzaSevilla, 1262
HeriotzaPinos Puente1319ko ekainaren 25a (56/57 urte)
Hobiratze lekuaCapilla Mayor (en) Itzuli
Familia
AitaAlfontso X.a Gaztelakoa
AmaViolante Aragoikoa
Ezkontidea(k)Maria Diaz I.a Harokoa
Margaret of Montferrat (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Burgundy - Castile and León (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerregeordea

Joanes Alfontso Gaztelakoa (Sevilla, 1262Pinos Puente, Granada, 1319ko ekainaren 26). Gaztelako infantea izan zen, Valencia de Camposeko jauna eta iure uxoris Bizkaiko jauna.[1] Alfontso X.a Gaztelakoa eta Violante Aragoikoaren semea zen.

1287ko urtarrilaren 10ean Maria Diaz Harokoa, Lope III.a Diaz Harokoaren alaba, ezkondu zuen.[2] Hiru seme-alabak izan zituzten:

  • Lope Diaz (1288-1295), haurtzaroan hila.
  • Maria (1292-1299), Larako jauna zen Joanes Nuñez III.arekin ezkondua.
  • Joan (1293-1326), Bizkaiko jauna.

1312an Fernando IV.a Gaztelakoa hil zenean, Joanes infantea, tutore, Gaztelako Erresumako gobernadore eta Alfontso XI.a Gaztelakoaren erregeorde bihurtu zen; azken titulua Maria Molinakoa eta Gaztela eta Molinako Petri infantearekin batera. Batailatan normalean Petri ilobarekin batera joaten zen. Granada konkistatu nahian, handik hamabost kilometrotik dagoen Pinos Puenten guduxka batean kristau asko hil ziren, haien artean infante biak 1319ko ekainaren 26an. Infantearen gorpua Burgosko katedralean lurra eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  2. Baury. (2011). «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322» Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72. ISSN 1886-1121..