Joan Harokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joan Harokoa

1322 – 1326
Aurrekoa Maria Diaz Harokoa
Ondorengoa Maria Diaz Harokoa

Jaiotza c. 1293
?
Heriotza 1326ko abenduaren 2a
Toro
Erlijioa Kristaua

Joan Harokoa edo Joan Gaztela eta Harokoa (c. 1293 - Toro, 1326ko abenduaren 2a) Bizkaiko jauna izan zen (1322-1326). Ezizena "begibakarra" zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Alfontso X.a Gaztelakoaren semea zen Joanes Alfontso Gaztelakoa, Valencia de Camposko jauna, eta ama Maria Diaz Harokoa Bizkaiko andrea zituen.[2]

Gaztelako gortean Alfontso XI.a Gaztelakoaren tutorea izan zen. Bermeoko herriaren gobernari izan zen 1313. urtetik aurrera.[3] 1319an Cuéllarreko jaun bilakatu zen.[4] 1322an amak Valencia de Camposen, domingotar moja-etxe bat sortu zuen eta abitua jantzi zuen bere semea oinordeko utziz. 1325ean alargundu eta 1326an Aragoiko erregearen ilobarekin ezkontza negoziatu zuen. Alfontso XI.a Gaztelakoak ez zuen onez hartu erabaki hori eta urte bereko abenduaren 2an Joan hilarazi zuen Toron.[5] Joan "Begibakarra" lau urtez baino ez zen izango Bizkaiko Jauna.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Blason Castille Léon.png Alfontso X.a
Gaztelako erregea
Amona
Aragon arms.svg Yolanda
Aragoikoa
Aitona
Arms of the House of Haro, Lords of Biscay.svg Lope III.a Diaz
Bizkaiko jauna
Amona
Arms of Alfonso of Molina (son of Alfonso IX of León).svg Joana Alfontso
Molinakoa
Aita
Arms of Infante John of Castile, named of Tarifa.svg Joanes Alfontso Gaztelakoa
Valencia de Camposko jauna
Ama
Arms of the House of Haro, Lords of Biscay.svg Maria Diaz
Bizkaiko andrea
Arms of the House of Haro, Lords of Biscay.svg Joanes I.a
Bizkaiko jauna

Ezkontza eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanek Portugalgo infantea zen Alfontsoren alaba zen Elisabet ezkondu zuen. Elisabet 1325era arte bizi zen.[6] Bikoteak alaba bakarra izan zuen:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Rodríguez García, Francisco (2002), Crónica del Señorío de Vizcaya (1. argitaraldia), Maxtor Librería, ISBN 84-9761-029-6  .
  2.   Salazar y Castro, Luis de; Válgoma y Díaz-Varela, Dalmiro de la (1959), Historia genealógica de la Casa de Haro (Señores de Llodio, Mendoza, Orozco y Ayala), Madril: Real Academia de la Historia, OCLC 1399799  .
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4.   Velasco Bayón, Balbino (1996), Historia de Cuéllar, Segovia: Segoviako Aldundia, 105. orrialdea  .
  5. Lur entziklopedietatik hartua.
  6.   Llorente, Juan Antonio (1807), Noticias históricas de las tres provincias vascongadas en que se procura investigar el estado civil antiguo de Alava, Guipúzcoa y Vizcaya, y el origen de sus fueros, 5, Madril: Imprenta Real, 190. orrialdea, http://books.google.es/books?id=Rik3AAAAMAAJ&printsec=frontcover&dq=noticias+historicas+de+las+tres&lr=#v=onepage&q=&f=false  .


Aurrekoa
Maria Diaz Harokoa
Bizkaiko jauna
1322 - 1326
Ondorengoa
Maria Diaz Harokoa