Job Lec'hvien
Itxura
Job Lec'hvien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joseph Marie Lec'hvien |
Jaiotza | Ploubazlanec, 1919ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Saint-Brieuc, 2015eko ekainaren 29a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | bretainiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Job Lec'hvien (Plaeraneg, Bretainia, 1919 – Saint-Brieuc, Bretainia, 2015eko uztailaren 2a) bretainierazko idazlea izan zen. Nekazari katolikoen familia batean jaio zen. Sant-Briegeko apaizgaitegi handian teologia ikasi zuen.
1945etik 1970era Saint-Pierre eskolako zuzendaria izan zen (gaur egungo Diwan ikastetxea) eta Kergrist-Moëlouko eta Trémargateko errektorea.
Hainbat apaizekin egin du lan, horien artean Aita Pierre Le Gallekin. Elkarren artean Bibliako Testamentu Zaharra hebreeratik bretainierara itzuli zuten. Halaber, 1992an eliza katolikoaren katixima bretainierara itzuli zuen. 1988an Xavier de Langlais saria jaso zuen Biblia bretainierara itzultzeagatik.