John Frankenheimer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Frankenheimer
John Frankenheimer on the set of "Andersonville".JPG
Bizitza
Jaiotza New York1930eko otsailaren 19a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles2002ko uztailaren 6a (72 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua
istripu zerebrobaskularra)
Familia
Ezkontidea(k) Evans Evans  (1963 -  2002)
Hezkuntza
Heziketa Williams College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoigilea
Jasotako sariak
IMDb nm0001239

John Michael Frankenheimer (New York, New York, 1930ko otsailaren 19a - Los Angeles, Kalifornia, 2002ko uztailaren 6a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizle izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New York hirian jaio eta Queens auzoan hazi zen John Frankenheimer. Ikusentzunentarako lehen lanak AEBtako armadan zegoen bitartean burutu zituen, gaitasun handia erakutsiz. Garai honetan Koreako guda suertatzen ari zen eta honek beregan eragina izan zuen "The manchurian candidate" filme bikainean ikusi daitekeen moduan.

50garren hamarkadan hasi zen profesionalki lanean telesailetan eta 60garrenean zinemarako filmak eginez. Lehen filme hauetan Burt Lancaster aktorearekin lan egin zuen beren arteko harremana nahiko txarra izan bazen ere. "The manchurian candidate", "The birdman of Alcatraz", "Seven days in May" eta "The train" bezalako filmak zuzendu zituen. Ideologikoki munduko eta bere herriko gobernuen oso kritiko izan zen betiere giza askatasuna aldarrikatuz.

Ondorengo urteetan Hollywoodeko industriarekin gora behera batzuk izan zituen arren lanean jarraitu zuen eta "Grand prix", "I walk the line", "the horsemen", "French connection II" eta "Black sunday" bezalako film onak eginez. Baita ere, hainbat Emmy sari irabazi zituen telebistarako egin zituen filmeei esker.

Bere azken urteetan lanean jarraitu zuen "Ronin" eta "Reindeer games" lanak estreinatuz eta 2006garren urtean Los Angelesen ezustean hil zen bizkarhezur operazio bat egiten ari zitzaioten unean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Climax (1955-56)
  • Playhouse 90 (1956-60)
  • Sunday showcase (1959-60)
  • The fifth column (1960)
  • The Rainmaker (1982)
  • Riviera (1987)
  • Against the Wall (1994)
  • The burning season (1994)
  • Andersonville (1996)
  • George Wallace (1997)
  • Path to war (2002)

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The young stranger (1959)
  • The young savages (1961)
  • All fall down (1962)
  • Birdman of Alcatraz (1962)
  • The manchurian candidate (1962)
  • Seven days in May (1964)
  • The train (1965)
  • Seconds (1966)
  • Grand Prix (1966)
  • The fixer (1968)
  • The extraordinary seaman (1969)
  • The gypsy moths (1969)
  • I walk the line (1970)
  • The horsemen (1970)
  • The Iceman Cometh (1973)
  • 99 and 44 / 100% Dead (1974)
  • Impossible object (1974)
  • French connection II (1975)
  • Black Sunday (1977)
  • Prophecy (1979)
  • The challenge (1982)
  • The holcroft covenant (1985)
  • 52 Pickup (1986)
  • Dead-Bang (1989)
  • The fourth war (1990)
  • Year of the gun (1991)
  • The island of Dr. Moreau (1996)
  • Ronin (1998)
  • Reindeer games (2000)