John Sculley

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Sculley

Bizitza
JaiotzaNew York1939ko apirilaren 6a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPalm Beach
Hezkuntza
HeziketaBrown Unibertsitatea
The Wharton School (en) Itzuli
St. Mark's School (en) Itzuli
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Enplegatzailea(k)PepsiCo  (1967 -  1983)
Apple Inc.  (1983 -  1993)

John Sculley (AEB 1939ko apirilaren 6a) PepsiCo konpainiako lehendakariordea eta ondoren, Apple Computereko lehendakaria eta zuzendari exekutiboa izan zen. Gaur egun, Sculley Brothers izeneko inbertsioak egiteko enpresa baten bazkidea da.

Sculley Estatu Batuetan jaio zen, baino jaio eta astebetera bere familia etxez aldatu zen Bermudatara. Ondoren, Brasil eta Europan ere biziko da. 14 urterekin koloreko izpi katodikodun tutua asmatu zuen, baina ezin izan zuen patentatu, Dr. Lawrencek antzeko asmakuntza bat patentatu baitzuen aste batzuk lehenago. Patente hau ondoren, Sonyk eskuratu zuen. Sculley diseinugile arkitektoniko bezala graduatu zen Brown Unibertsitatean eta MBA bat lortu zuen Whartongo Negozio Eskolan.

Apple Computer[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steve Jobs Apple Computereko lehendakaria zela, honek John Sculleyri, orduan Pepsiko lehendakariordea, postu bat eskaini zion bere konpainian, eta 1983an onartu zuen. 1985. Urtean, Sculleyk Jobs konpainiatik kanporatu zuen.

Sculleyren administrazioa eta gero, Applek Macintoshen interfaze grafikoaren zati batzuk Microsofti lizentziatu zizkion.