José Ignacio Munilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
José Ignacio Munilla
Mons.Munilla (30612833130).jpg
apezpiku

Bizitza
Jaiotza Donostia1961eko azaroaren 13a (55 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Lanbidea
Lanbidea apaiz katolikoa
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Firma de José Ignacio Munilla Aguirre.svg
Munillaren armarria
In te confido

José Ignacio Munilla Agirre (Donostia, 1961eko azaroaren 13a) euskal apezpikua da, egungo Donostiako elizbarrutiaren apezpikua eta Palentziako administratzaile apostolikoa.

Bere pentsamolde eta iritziak espainiar nazionalismoa eta eskuinarekin lerrokatuak daude[1], eta eusko abertzaletasunaren, abortuaren eta gay eta lesbianen ezkontzen aurkako jarrera itxia erakutsi izan duelarik[2][3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986ko ekainaren 29an apaiztu zuen Jose Maria Setien Donostiako apezpikuak, Teologia eta Ispiritualtasun lizentzia zuela. Zumarragan apaiz lagunkide izan zen Jasokundeko Andre Mariaren parrokian, 1986tik 1990eko uztailaren 16an Salbadorreko parroko izendatu zuten arte. 2006ko irailaren 10ean, Palentziako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen Manuel Monteiro de Castrok.

Eliza Katolikoaren dotrina irakasten du egunero Espainiako Radio Marian, hainbat egunkaritan artikulugile izateaz gain, batez ere ABC, Religión en Libertad edo Fe y Razón agerkarietan.

2009ko azaroaren 21ean, Benedikto XVI.a aita santuak Donostiako apezpiku izendatu zuen[4], eta ofizialki 2010eko urtarrilaren 9an hartu zuen kargua. Aurretik, gutun baten bidez, Gipuzkoako parrokoen %77en arbuioa jaso zuen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Ignacio Munilla Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
José Ignacio Munilla


Aurrekoa
Rafael Palmero Ramos
Palentziako apezpikua
2006 - 2009
Ondorengoa
Esteban Escudero Torres
Aurrekoa
Juan Maria Uriarte
Donostiako apezpikua
2009 - Karguan
Ondorengoa
Azkena