José Luis Amadoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Luis Amadoz
Bizitza
JaiotzaMartzilla1930eko urriaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2007ko irailaren 23a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea lizentzia : medikuntza
Madrilgo Complutense Unibertsitatea doktoretza
Plaza de la Cruz BHI
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra eta poeta
Enplegatzailea(k)Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Instituto Nacional de la Seguridad Social

José Luis Amadoz Villanueva (Martzilla, 1930eko urriaren 9a - Iruñea, 2007eko irailaren 23a) nafar poeta eta psikiatra izan zen. Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkarian parte hartu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martzillan jaio zen, non aita praktikantea zen, eta han bizi izan zen 1942ra arte. Familia Iruñera joan zen bizitzera, eta han Radako Ximenez institutuan (gaur egungo Plaza de la Cruz BHI) ikasi zuen. 1953an Medikuntzan graduatu zen Zaragozako Unibertsitatean, eta Madrilera joan zen, Complutense Unibertsitatera. Han doktoretza lortu zuen 1958an, Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusian ikertzaile gisa lan egin ondoren. Ondoren, Filosofia eta Letrak (Filosofia) ikasi zituen Madrilgo unibertsitate horretan, Dámaso Alonso eta Carlos Bousoñoren ikasle zela. Urte hauetan, Gijón kafetegian Antonio Gala, Claudio Rodríguez eta Francisco Umbral gazteak ezagutuko ditu, eta Poesía española, Caracola eta beste aldizkaritan ere argitaratuko ditu bere lehen poemak.

1959an Iruñera lekualdatu zen, oposizioa egin eta Gizarte Segurantzan plaza lortu zuen, eta bertan Psikiatriako zerbitzuburu izatera iritsi zen. Aldi berean, bere kontsulta pribatua irekiko du. Lan-kontuengatik, Jesús Górrizen lagun Angel Urrutia eta hortik Pregónen idazleak ezagutuko ditu.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1963, “Sangre y vida” (Ed. Morea).
  • 1966, “Límites de exilio” (Ed. Morea).
  • 1980, “El libro de la creación” (autoeditatua).
  • 2006, “Obra poética. José Luis Amadoz (1955-2005) (Nafarroako Gobernua)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Jesús Górriz Lerga: un hombre raso» Río Arga. Revista de poesía (141): 5-7..


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.