Edukira joan

José Manuel Gil Vegas

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Manuel Gil Vegas

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2020ko uztailaren 12a, 2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Araba, Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
Bizitza
JaiotzaAranda de Duero, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea, psikologoa eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Deusto Business School
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herritarrak

José Manuel Gil Vegas (Aranda de Duero, 1959), Gipuzkoako politikaria da (Ciudadanos alderdikoa) eta Deusto Business School ikastetxeko irakaslea da. Psikologia industrialean doktorea da[1].

2017an Ciudadanos alderdiko Donostiako agrupazioaren gidaritza hartu zuen, eta 2019ko udal hauteskundeetan Donostiako alkatetzarako hautagaia izan zen Ciudadanos alderdiarekin[1] (hautagaitzak ez zuen ordezkaririk lortu).

2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Alderdi Popularrak eta Ciudadanos alderdiek egindako koalizioaren ondorioz, Arabako zerrendan joan zen 3. lekuan, eta hautatua izan zen ondorioz. Hiru eserleku lortu zituen koalizioak Araban 2020ko uztailaren 12ko bozetan, eta horrela bilakatu zen Gil Vegas Ciudadanos alderdiak Eusko Legebiltzarraren historian lortutako lehen legebiltzarkidea[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Cs designa a José Manuel Gil candidato a la Alcaldía de San Sebastián» El Diario Vasco 2019-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Cs firma otro fracaso en Galicia pero irrumpe en Euskadi con un diputado gracias al PP» El Confidencial 2020-07-12 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).