José María Pérez Medrano

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Pérez Medrano
Bizitza
JaiotzaLapuebla Labarka1920ko maiatzaren 2a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2008ko uztailaren 22a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad /
 

José María Pérez Medrano (Lapuebla de Labarca, 1920ko maiatzaren 2a - Donostia, 2008ko uztailaren 22a) euskal herritar futbolaria izan zen, Errealean 1940 eta 1950 hamarkadetan aritu zena, eta taldearen historiako golegile handienetakoa.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama zuen Lapuebla de Labarcakoa eta han jaio zen bera, baina ordurako familia Donostian bizi zen. Felix anaiarekin batera Rácing de San Sebastián talde apalean hasi zen jokatzen. Espainiako Gerra Zibilak kirol jarduera guztiak eten zituen eta 1937an Errealak jokalariak biltzeko kanpaina egin zuen. Perez anai biek izena eman zuten talde txuriurdinean. 1937-38 denboraldian "Torneo Brigadas de Navarra" txapelketan jokatu zuen baina 1938an armadarako deia iritsi eta Aragoira bidali zuten. Zaragozako Club Discóbolo taldean jokatu zuen orduan eta 1939-40ko Aragoiko txapelketa irabazi zuen.

Armadan lizentziatu ondoren Donostiara itzuli zen. Ez zuen ordea Errealean tokirik eta Real Unión taldean aritu zen bigarren mailan Felix anaiarekin batera.

Errealeko golegilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Uniónen maila ona eman zuenez Errealak fitxatu zuen eta 1955 artean jokalari txuriurdina izan zen[1]. 1940. hamarkadan Erreala "igogailu" taldea izan zen, lehen maila eta bigarrena txandakatu zituelako, 1950. hamarkadan aldiz lehen mailan finkatu zen. José María Pérez Medranok 86 gol sartu zituen Errealarekin, oraindik ere historiako golegile nagusien artean bederatzigarrena da (2023ko datua). Lehen mailan 40 gol sartu zituen, bigarren mailan 29 eta Kopan beste 15. Hauei Brigadas txapelketan sarturiko bi gehitu behar zaizkie[1]. Aipatzekoa da era berean Errealaren 500.[2] eta 700. golak érez Medranok egin zituela.

Erretiratu aurretik azken denboraldi bat egin zuen Eibarren.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi omenaldi jaso zituen Atotxan bere lana eskertzeko, eta kasualitatez biak ala biak Sebas Ontoriarekin batera. Lehenengoa 1955ean eta bigarrena 1967ko irailaren 12an.

2007ko abenduan Errealaren Urrezko domina jaso zuen. 2008ko uztailaren 22an hil zen Donostian.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak
Euskal Herria Rácing de San Sebastián -
Euskal Herria Donsotia FC (Erreala) 1937-1938
Espainia Club Discóbolo (Zaragoza) 1939-1940
Euskal Herria Real Unión 1940-1941
Euskal Herria Real Sociedad 1941-1955
Euskal Herria Eibar KE 1955-1956

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Desde el primer gol de Bienzobas pasando por el 500, el 1000 y el 2000 a la espera del 3000» Rincondelforero 2013-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]