José Moreno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Moreno
Gudariei omenaldia, Jose Moreno (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa José Moreno Torres
Jaiotza Bilbo1918ko azaroaren  10a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Portugalete2019ko abuztuaren  26a (100 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Eusko Gudarostea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

José Moreno Torres (Bilbo, 1918ko azaroaren 10a - Portugalete, 2019ko abuztuaren  26a), Eusko Gudarosteko gudaria izan zen, armada hartako azken beteranoa (edo azkenetarikoa), 100 urte zituela hil baitzen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorrotzaurre auzoan jaio zen José Moreno 1918an, auzo hori Deustu udalerriko independentearen parte zale. 17 urterekin sartu zen gudari, eta ELA sindikatuaren San Andres ingeniaritza-bataloiko kide izan zen. Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean Euskal Herrian, preso hartu zuten Santoñan. Heriotza zigorra ezarri zioten, eta komandante frankista batek pertsonalki esan zion fusilatuko zutela, baina ez zen hori gertatu eta zigorra konmutatu zioten[1]. Espetxe eta lan behartuak ezagutu zituen hiru urtez frankismoaren pean, besteak beste Zaragoza, Huesca eta Bilbon[2].

Gudariei omenaldia 2019. urtean Artxandan; José Moreno eserita makilari eutsiz.

Askatutakoan, La Naval eta Astillero ontzioletan lan egin zuen, eta Portugaleten bizi izan zen, non Elai Alai dantza taldearekin kolaboratu izan zuen. Frankismoaren biktimen aldeko ekitaldietan parte hartu izan zuen, azkena 2019ko ekainean, Aterpe 1936 oroigarrian, Artxandan (Bilbo)[3].

2019an The New York Times egunkariak elkarrizketatu zuen[1], eta azken gudaria zelakoan aurkeztu zuten artikulua. Hil zenean, Deiak argitatatu zuen oharrean, azkena barik, "azkenetarikoa" zela jarri zuten izenburuan[2]. Heriotzaren berri jakindakoan, Iñigo Urkullu lehendakariak ohar batean aipatu zuen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez)  Minder, Raphael (2019-01-25) «This Old Basque Soldier Expected to Die 80 Years Ago» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2019-08-27 .
  2. a b (Gaztelaniaz)  «Muere José Moreno, uno de los últimos gudaris. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-08-27 .
  3.   Irekia «Irekia - Eusko Jaurlaritza Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeei Artxandako “Aterpe 1936. La Huella” eskulturan eginiko omenaldian izan da» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-27 .
  4.   Urkullu, Iñigo () «Goian bego Jose Moreno gudaria.» @iurkullu . Noiz kontsultatua: 2019-08-27 .