Jose Angel Torres
Jose Angel Torres | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1959ko urtarrilaren 30a |
Heriotza | 2020ko abenduaren 1a (61 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa eta paleontologoa |
Enplegatzailea(k) | Gipuzkoa Donostia Kutxa |
Lan nabarmenak | Oiartzungo Ikasgune Geologikoa |
Kidetza | Aranzadi Zientzia Elkartea |
Jose Angel Torres Saenz (Donostia, 1959ko urtarrilaren 30a - Donostia, 2020ko abenduaren 1a) paleontologiazalea eta geologiazalea izan zen. Aranzadi Zientzia Elkarteko Geologia Saileko partaidea izan zen.
Hiru museo edo erakustoki sortu zituen geologiaz: Oiartzungo Ikasgune Geologikoa (Luberri), Igeakoa eta Mutrikokoa.
Lan paleontologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geologiaren zirrikituetan barrena ibili zen bizitzan zehar. Hamaika proiektutan parte hartuta: Igeako indusketak, Errioxako Paleontologiaren Interpretazio Zentroaren sorkuntza, eta Mutrikuko Nautilus Interpretazio Zentroarena.[1]
Errioxako Igea herrian Baryonyx eta Hypsilophodon dinosauroen zenbait hezur aurkituta ohar zientifiko bat argitaratu zuen, eta geroago Londresko Natural History Museum-eko Angela Milner zientzialaria zeharo txunditurik geratu zen aurkitutako izterra ikusi zuenean. 120 milioi urte atzerako hezurrak ziren haiek.[1]
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Luberritik hainbat argitalpen egin dira. eskuliburuak eta fitxa didaktikoak tartean:[2]
- Oiartzun haranaren geologia = Geológia del Valle de Oiartzun. (1998), 1. Luis Ignacio Viera Ausejo-rekin. argitalpena. argitaraldia) [Itzultzailea, Manu Gañan Valero] Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea ISBN 84-88917-04-X. PMC 42861004.[3]
- Euskal Herriko Historia Geologikoa. .Jose Angel Torres eta Klara Gutierrez
- Euskal Herriko Historia Geologikoa. Fitxa Didaktikoak.Jose Angel Torres eta Klara Gutierrez
- La Rioja de los dinosaurios : un ecosistema de hace 120 millones de años. Luis Viera; José Ángel Torres Sáenz, Aranzadi, 2013
- EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara[4]
Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Oiartzuneko udalak 2021eko urtekarian aipamen berezi bat egin zuen Jose Angel Torresek herriari egindako ekarpena aitortzeko. Haren alargun Clara Gutierrezek eta Jon eta Aitor semeek oroigarria jaso zuten.[1][5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c «Urtekaria eta Mugarriren liburua aurkeztu zituzten» El Diario Vasco 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
- ↑ «Argitalpenak» luberri.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
- ↑ Torres Sáenz, José Angel. (1998). Oiartzun haranaren geologia = Geológia del Valle de Oiartzun. (1. argitalpena. argitaraldia) Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea ISBN 84-88917-04-X. PMC 42861004. (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
- ↑ «"EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara"» luberri.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
- ↑ «Oiartzun urtekaria 2021 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).