Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa
Jose Angel Torres.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErgoien (Oiartzun)
Arkitektura
Deskribapena

Luberri edo Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Gipuzkoako Oiartzun udalerrian dagoen geologia museo bat da. Museoa 2002an Oiartzungo Udalaren eta Jose Angel Torresen artean egindako hitzarmenaren ondorioa da.[1]

Torresek geologiaren inguruan egindako lan guztia erakutsi eta zabaltzeko sortu zuten. Museo eta ikasgune horretan liburutegia, geologiako eta paleontelogiako hainbat pieza ikus daitezke. Ikasgunea izateaz gain, inguruan bestelako egitasmoak ere gauzatzeko plataforma bikaina da Luberri. Luberri Fundazioa da bertan sortutako egitasmo nagusia.

Museoak hainbat argitalpen didaktiko sortu ditu. Material didaktiko berri hori argitaratzeko, Luberriko koordinatzaileek (Klara Isabel Gutierrez eta Jose Angel Torres) Oiartzungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntza izan zuten, baita hainbat kolaboratzaileena ere.[2]

Arditurrirako errepidean dago, Oiartzun-Arditurri bidegorritik gertu, Pagoaldea Poligonoan.

Aretoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

kasgune Geologikoak Parke Naturalaren aberastasun geologikoa nahiz paleontologikoa ezagutzera ematen ditu modu didaktiko batean. Horrez gain, Euskal Herriko Geologiaren historia azaltzen du, azken 1.000 milioi urteetan zeharreko bidaia zoragarri baten ildoan.

Ikasgunearen bi aretoak gaika banatuta daude. Lehenengoan Euskal Herriko Geologiaren Historia azaltzen da; bertan, euskal lurretako fosil behinenak daude ikusgai, eta azken 600 milioi urteetan bizi izan diren animalia eta landareei buruzko argibide zehatzak iematen dira. Geruzetan gorderik iraun duten arrokak, mineralak eta fosilak ere aurkezten dira.

Bigarren aretoa Oiartzun Haranaren Geologiari, Aiako Harria Natura Parkea eta Oarsoaldea eskualdeari eskainita dago. Horma-irudiei jarraiki, gertaera garrantzitsuak aurkiezten dira, nola sortu zen Aiako Harriko batolitoa, Euskal herrian dagoen granitozko egitura bakarra, alegia. Gipuzkoako bizidun zaharrenen berri ematen da, eta eskualdean ageri diren aro geologiko guztietako fosil bereizgarriak aurkezten dira. Azken 2.000 urteetan Aiako Harriaren inguruan ustiatu diren metal-zainak nola eratu ziren ere azaltzen da. Zenbait arroka eta mineral aztertu eta itsasoaren sakonetik Euskal Herriko mendiak azalera ekarri zituzten mugimenduak ere deskribatzen dira irudien bidez.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luberritik hainbat argitalpen egin dira. eskuliburuak eta fitxa didaktikoak tartean:[3]

  • Oiartzun haranaren geologia = Geológia del Valle de Oiartzun. (1998), 1. Luis Ignacio Viera Ausejo-rekin. argitalpena. argitaraldia) [Itzultzailea, Manu Gañan Valero]  Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea ISBN 84-88917-04-XPMC 42861004.[4]
  • Euskal Herriko Historia Geologikoa. .Jose Angel Torres eta Klara Gutierrez
  • Euskal Herriko Historia Geologikoa. Fitxa Didaktikoak.Jose Angel Torres eta Klara Gutierrez
  • La Rioja de los dinosaurios : un ecosistema de hace 120 millones de años. Luis Viera; José Ángel Torres Sáenz, Aranzadi, 2013
  • EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gartzia, Erik. (2021-05-21). «Luberri, milioika urteetako altxorra biltzen duen museoa» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  2. «Nortzuk garen» luberri.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  3. «Argitalpenak» luberri.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  4. Torres Sáenz, José Angel. (1998). Oiartzun haranaren geologia = Geológia del Valle de Oiartzun. (1. argitalpena. argitaraldia) Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea ISBN 84-88917-04-X. PMC 42861004. (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).
  5. «"EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara"» luberri.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]