José Julián Bakedano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Julian Bakedano» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
José Julián Bakedano
Bizitza
Izen osoa José Julián Bakedano Sarrionandia
Jaiotza Durango1948  (70/71 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta idazlea

José Julián Bakedano Sarrionaindia (Durango, Bizkaia, 1948) bizkaitar idazlea eta zinemagilea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide eta arkitekturako ikasketak egin ondoren, kulturaren munduan sartu zen buru-belarri. Literatura-kritika egin zuen (Ibaizabal, Xaguxarra, Pott), arte-kritika (Gaiak Hegalez, Catálogos, Nueva Forma...), zinema-kritika (Film Ideal, Garaia, Zeruko Argia, Anaitasuna, Egin, Mikeldi...). Liburuak ere argitaratu ditu Mari Puri Herrero, D.W. Griffith, Norman McLaren eta abarren inguruan. Arte-erakusketak antolatu ditu, Bilboko Dokumental eta Film Laburren lehiaketako zuzendari izan da (1968-1972), eta ondoren, 1983az gero, Bilboko Arte Ederretako Ikus-entzutekoen Saileko zuzendaria.

Zinemari dagokionez, besteak beste, Bi (A Man Ray for Marcel Duchamp) (1972), Bost (1973), Ikuska 9 film laburrak zuzendu ditu; azken horrek Euskal Dokumental Hoberenaren Saria eskuratu zuen Bilboko Jaialdian (1980). Bakedanoren lan aipagarri batzuk dira: Uzelai (1981), Venezia (1981), Chillida, retrato en casa (produkzioa, gidoia eta zuzendaritza), Three Basque Sculptors (1984), Nagel (1984), Guiard (1984), Oberhüber (1984), Artea (1984); 1986an Oraingoz izen gabe film ertaina zuzendu zuen, oso kritika onak izan zituena. Beste lan batzuk: La Asociación de Artistas Vascos (1986), dokumental laburra; Platería antigua de Vizcaya (1986), dokumental laburra; Letrakit (1990), bideo profesionala; Durango (1991), bideo profesionala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]