Jose Luis Gallego

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Luis Gallego
Bizitza
Jaiotza Valladolid1913ko abenduaren 28a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1980ko martxoaren 11 (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea poeta eta kazetaria

Jose Luis Gallego (Valladolid, 1913ko abenduaren 28a - Madril, 1980ko martxoaren 11a) kazetaria, poeta, militante komunista klandestinitatean, heriotz zigor kondena bat pairatu zuen eta urte asko eman zituen espetxean. Espetxean zegoela Maria Teresa Urrutiarekin ezkondu zen. Poeta madarikatutzat jo daiteke.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valladolidetik Bilbora joan zen eta han batxilergoa ikasi zuen. Kazetaritza ikasteko Madrilera joan zen. Han Leopoldo de Luis eta José Méndez Herrera idazleekin batera Pregón Literario aldizkaria sortu zuen. Gerra zibila hasi zenean milizia herritarretan sartu zen. Aldi berean, Juventudes Socialistas Unificadas erakundeak argitaratzen zuen Ahora aldizkarian kronista bezala lan egin zuen. Ordurako, argitaratutako artikuluak eta poemak zirela eta, bere izena ezagutzera eman zen. Gerra bukatu ondoren, atxilotua izan zen eta hamabi urte eta egun baten kondena jaso zuen. Behin kalean, berriro ere borroka politikoari ekin zion klandestinitatean. Berriro atxilotuta, heriotz zigorra jaso zuen; zorionez heriotz kondena hogeita hamar urteko kondenarekin trukatu zuten frankistek. Burgosko espetxean zegoela beste preso politikoekin batera lan handia egin zuen bai kulturalki baita ere politikoki. Gerra ondorengo aldizkari desberdinetan kolaboratu zuen. 1953an Madrilgo Agora Saria irabazi zuen. Espetxean Maria Teresa Urrutiarekin ezkondu zen.[1] Behin espetxetik atera, Bilbora joan zen eta han Rafael Figuera margolariak eta Angela Figuera Aymerich idazleak haien etxean jaso zuten. 1980an Madrilen hil zen, tronbosi baten ondorioz. Idazle bezala 36ko Belaunaldiaren partaidea izan behar zen baina espetxean igarotako denbora luzerak haren ahaztura ekarri zuen. Homosexuala zen eta horrek bere bazterketa erabat handitu zuen. Bere obra guztia espainieraz idatzi zuen. Bere poesiak Juan Ramón Jiménezen eragin handia izan zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Noticia de mí. Madril: Mensajes bilduma, 1947.
  • Cinco poemas. 1953. Liburuxka hau Burgosko espetxean beste presoekin batera prestatu zuen.
  • Prometeo XX. Bartzelona: El Bardo bilduma, Lumen,1970.[2]
  • Noticia de mí, M., Mensajes, 1947.
  • Voz última, M., Ayuso, 1980.
  • Prometeo XX y Prometeo Liberado, M., Orígenes, 1983.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]