Jose Luis Lekuona Garaiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Lekuona» orritik birbideratua)
Jose Luis Lekuona Garaiar
Bizitza
JaiotzaOiartzun1925eko azaroaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2006ko ekainaren 19a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, basozaina, hargina, garraiolaria eta kale-garbitzailea

Jose Luis Lekuona Garaiar, Lexoti (Oiartzun, Gipuzkoa, 1925eko azaroaren 112006ko ekainaren 19a[1]) bertsolaria izan zen.

Maixta Borda baserrian jaio zen, Oiartzungo Ergoien auzoan. Bere aitonak morroi lanak egin zituen Lezoti izeneko baserri batean, eta izengoiti hori jarri zioten. Ondoren bere aitari ezarri zioten izengoiti bera, eta azkenean Jose Luisi egokitu zioten.[2]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Luisen gurasoak Jose Antonio Lekuona Peluaga eta Maria Jeronima Garaiar Oiarzabal izan ziren. Aitona bertsotan ibilia zen, eta aita ere bai; aita, maiztasun txikiagoarekin.[3]

Aita berak 23 urte zituela hil zitzaion, 1958an. Arditurriko minetan lan egina, gaixo egin zituen azken urteak. Ama hurrengo urtean hil zitzaion, 1959an, 24 urte zituela. Ama bereziki maite zuen.[4] Berari bertso sorta bat egin zizkion. Hemen adibide bat:

Au da lastima ama dedala
emendikan apartian,
lur ontatikan aldegin zuen
bai egun triste batian.
Seme bakarra nola bainintzan
niñun biotzez maitian,
gaur ez bezela izaten nintzan
ura emen zen artian.

Nik ama zana maite nun eta
maite benetan txit errez,
mundu ontatik joan zan eta
orain bizi naiz aldrebes;
bañan izketan emen ari naiz
benetako gizon-legez,
pena bat bakar-bakarra daukat:
geiago ikusterik ez.

Lexotik bi arreba zituen, Pepita eta Maria Rosario.

Txikitandik oso bihurria izan zen, adar jotzailea eta apustuzalea. Gaixo pasa zuen denbora luzea gaztetan, baina dena den, alfer fama zuen.

Honako bertsoa jarri zion Iriartek behin:

Lexoti onek pasa omen du
oso min-klase luzia,
eoteko martxaz apenas dagon
oaindikan ere asia.
Gandul guzien txapeldun dago,
alper ta erdi pasia,
ta sendatutzen ezta erraza
onek daukan min-klasia.

Eta hau bere erantzuna:

Neri alperra esanta orrek
ustez egin du graziya,
bera're opiziale ona eztala
oi danak dago ikusiya.
Alperrak miña berekin dula
aiz kontatutzen asiya,
ik ordun miñez pasa bearko duk
ire denbora guziya.
[5]

Lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan askotan ibili zen, ez zuen sekula lan finkorik izan. Mendiko guarda, hargin, kanalak ebakitzen, garraiolari, kale garbitzaile eta bertso saltzaile lanetan ibili zen.[6]

Ni Oiartzun'en nabil
kaleak garbitzen
erria serbitzen;
onela ikusi ta
zaude errukitzen.
Bañan ezkontze ori
ez dizut agintzen,
leku obeagorik
ez baidet arkitzen;
emen gutxikin jakin
bear da bizitzen.
[7]

Bertsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urtetan hasia, bera baino zaharragoekin, sagardotegietan trebatu zen bertsotan. 21 urterekin aritu zen lehen aldiz jendaurrean, Oiartzungo Iturriozko plazan aritu zen jendaurrean, Joxe Torreskoa, Anbolatzko Joxe Luis Jaungoikoa eta Joxe Joakin Mitxelenarekin. Handik gutxira herritik ateratzen hasi zen, eta Adibidez, Astigarragara bizikletan joaten zen beti Mitxelenarekin.

Garai hartan Basarri, Uztapide, Zepai, Mitxelena, Saiburu, Lexoti eta Elio ziren plazan nabarmentzen ziren bertsolariak.[8]

1947. urtean, Donostiako La Perlan antolatutako bertsolari txapelketa irabazi zuen, 22 urterekin. Amari pelotan jokatzera zihoala esanda hartu zuen parte. Txapelketa hartakoa da bertso hau "Oherakoan, bost milioi pezeta bilatu ditu Lexotik. Zer egingo zenduke haiekin?" gaiari erantzunez.

Suerte batez milloi eder oik
nik billatuko banitu,
aizu, Basarri, zer eingo nuken
laister biaizu aditu:
ni ezagutzen nauten guziyak
egin litezke arritu,
Lexotikuak errukalmentuk
beartsuentzat baditu,
bat netzat gorde ta beste lau oik
pobrin tartian partitu.
[9]

Ondoren, bertsoak saltzen hasi zen Lexoti, garaiko beste bertsolari batzuk egiten zuten bezala, Gipuzkoan eta Nafarroan gehienbat. Hasiera batean pezeta batean saltzen zuten bertsoa, baina denborarekin prezioa jasotzen joan ziren, batzuetan abestu ere egiten baitzuten saldu aurretik.

Pixkana izena egiten joan zen Lexoti bertsolarien artean. Hemen bere bertso bat:

Ni Oiartzun'en al di onetan
bizitzen bainaiz aldrebes,
nere pobreza argi ta garbi
kantatuko det txit errez;
au entzun eta jende guztia
kasik egon leike parrez,
ementxe nago erdi gaixorik
bizi ezin da il nai ez.
[10]

Herriko emakumeei bota zien beste hau:

Orain, neskatxa maitagarriyak,
eiten zaituztet agurtu,
atzerritikan datozenakin
egin zaitezte bildurtu.
Senarretako, al baldin bada,
ez orrelakorik artu,
erriyan aski bagera eta
bertakuak aukeratu.
[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eskela
  2. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 14. orria
  3. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 18. orria
  4. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 19. orria
  5. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 65. orria
  6. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 20-24 orriak
  7. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 123. orria
  8. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 28. orria
  9. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 31. orria
  10. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 79. orria
  11. Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 94. orria

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]