Jose Luis Melena
Jose Luis Melena | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1946 (77/78 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filologo klasikoa, literatura historialaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea La Lagunako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Jose Luis Melena (Donostia, Gipuzkoa, 1946) filologoa da. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filologia Klasikoan lizentziaduna. Mizenastar testuetan dago espezializatua, eta bera da alor horretan diharduen aditu bakarretakoa munduan.[1]
Madrilgo Universidad Complutensean, Salamancako Torres Villarroel Institutuan eta La Lagunako Unibertsitatean grekoa irakatsi ondoren, 1983az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu, Gasteizko campuseko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean grekoko katedradun. 1999an Euskadi Ikerketa Saria eman zioten, eta 2000. urtean Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ematen duten Munibe Saria eskuratu zuen.
Ehun artikulu inguru argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, eta Cervantesen Novelas ejemplares obra greko modernora itzuli du, besteak beste.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Elduaien, Aitor; Garaialde, Gari. «Jose Luis Melena filologoak jaso du aurtengo Euskadi Ikerketa Saria.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003 (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).