Jose Maria Asua González
| Jose Maria Asua González | |
|---|---|
(2020) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zaratamo, 1953ko apirilaren 6a (73 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Zaragozako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ikertzailea, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Jakiunde Udako Euskal Unibertsitatea |
Jose Maria Asua González (Zaratamo, 1953ko apirilaren 6a) Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoko katedraduna eta POLYMAT Institutuko ( Polymeric Materials) zuzendaria da.[1]
Kimika-Irakasle eta ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975ean, Zientzia Kimikoetan lizentziatu zen, eta 1978an, doktoratu egin zen, Zaragozako Unibertsitatean. 1978an, Donostiako Zientzia Kimikoen Fakultatean sartu zen, eta han, Polimeroen Ingeniaritzako irakaskuntza- eta ikerketa-programa bat garatzeaz arduratu zen. Industriaren aldetik garrantzitsuak ziren polimerizazio-prozesuei buruz oinarrizko ikerkuntza landu zuen. Uretan sakabanatutako polimeroak ekoizteko estrategiak garatu zituenez nazioarteko ospea lortu zuen.
Lau patenteren sortu zituen da eta 30 doktore-tesi baino gehiago zuzendu ditu. Polymer Reaction Engineering aldizkariko editorea izan da, eta Chemical Engineering Journal, Macromolecular Materials and Engineering eta Macromolecular Reaction Engineering aldizkarietako argitalpen-batzordeko kidea da. NATO Advanced Study Institute bateko zuzendaria ere bada.
Doktoratu osteko egonaldia egin zuen Liejako Unibertsitatean (Belgika), eta urte sabatikoak egin ditu Lehigh-eko Unibertsitatean (AEB), Fulbright beka batekin, eta Waterlooko Unibertsitatean (Kanada), irakasle bisitari. Iakasle bisitaria izan da Lovainako Unibertsitate Katolikoan (Belgika) eta Dortmundeko Unibertsitatean (Alemania).
30 industria-proiektutik gora zuzendu ditu.
Euskarazko argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau artikulu idatzi ditu aldizkari zientifikoetan:
| Emultsio-polimerizaziozko erreaktoreen zuzeneko jarraipena eta kontrola kalorimetria bidez | 1998 | P. D. Armitage , Jose Mari Asua Gonzalez, Jose Ramon Leiza Rekondo, I. Saenz de Buruaga | EKAIA |
| Dimetiltereflato eta butanodilaren arteko transesterifikazio-erreakzioa | 1987 | Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola, L. Yurramendi | ELHUYAR ald |
| Operazio-aldagaien eragina poli(etilen tereftalato)aren transesterifikazio-et... | 1986 | Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola | ELHUYAR ald |
| Industria kimikoan erabiltzen diren erreakzio-motak | 1981 | Juan Adanes , Jose Mari Asua Gonzalez, Rafael Bilbao | ELHUYAR ald |
Bi artikulu liburutan argitaratuta:
| Esegidurazko polimerizazioa | 1983 | Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola, Jacqueline Forcada Garcia | UEU arg |
| Kimika teknikoa | 1980 | Jose Mari Asua Gonzalez, Jon Nazabal Etxeberria | UZEI arg |
Eta b liburu Udako Euskal Unibertsiatearekin 1983 eta 1985ean:
| Emultsio-polimerizaziorako erreaktoreen injineritza | 1985 | Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola | UEU arg |
| Miszelanea kimikoa | 1983 | Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola, Jacqueline Forcada Garcia, Inaki Irazabalbeitia Fernandez, Jesus Maria Ugalde Uribe-Etxebarria | UEU arg |
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005: Euskadi Ikerkuntza saria jaso zuen, Zientzia eta Teknologia modalitatean
- 2005: Rhône Poulenc saria ere eman zioten, Teknologia Garbien arloan.
- Jakiunde, Eusko Ikaskuntzaren Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren kide da.
- Ameriketako Estatu Batuetako zenbait enpresatako aholkularia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ SALABERRIA, Urkiri. «José María Asua. Ingeniaritza Kimikoko katedraduna: Ideiak saltzea da gure negozioa» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2021-01-23).