Jose Otaño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Otaño
Bizitza
JaiotzaLerga1898ko martxoaren 30a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaHernani1936ko urriaren 23a (38 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, Organista eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Jose Otaño Mikeliz (Lerga, 1898ko martxoaren 30a - Hernani, 1936ko urriaren 23a) nafar elizgizona, irakaslea eta organo-jotzailea izan zen. Bizkaian, Segovian eta Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) egin zituen apaiz-ikasketak. Bilbo izan zuen lehen jomuga eta Parisa joan zen 1926. urtean Rue de la Pompe elizako organo-jotzaile eta musikako arduradun izateko. Tolosara itzuli zen Parisen zituen kargu berberak izateko. Donostiara joan zen Gerra Zibila hasi zenean baina atxilo hartu zuten frankistek eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Handik gutxira fusilatu zuten, beste zazpi apaizekin batera, Hernaniko hilerriko hormen aurrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]