Josef Radetzky von Radetz
Johann Josef Wenzel Anton Franz Karl, Graf Radetzky von Radetz (txekieraz: Jan Josef Václav Antonín František Karel hrabě Radecký z Radče; eslovenieraz: Janez Jožef Vencelj Anton Frančišek Karel grof Radetzky; Třebnice, 1766ko azaroaren 2a - Milan, 1858ko urtarrilaren 5a) txekiar noble eta Austriako landa-mariskala izan zen.
Txekiar jatorriko Bohemiako militar familia batean jaio zen. Austriako armadan sartu zen eta Napoleondar gerren azken etapan esku hartu zuen. Soldaduek asko estimatzen zuten, "Vater" ("Aita") deitzen baitzioten.
Italiako Lehen Independentzia Gerran, Custoza eta Novarako guduetan garaile izan zen. 1848tik 1857ra Lonbardia-Veneziako erregeordea izan zen.
Johann Straussek Radetzky martxa konposatu zuen Custozako batailaren garaipena ospatzeko.