Joseph Esherick

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joseph Esherick
Bizitza
Jaiotza Filadelfia1914ko abenduaren 28a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza 1998ko abenduaren 17a (83 urte)
Hezkuntza
Heziketa Pennsylvaniako Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea arkitektoa
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn

Joseph Esherick (Filadelfia, Pennsylvania, AEB, 1914ko abenduaren 28a - 1998ko abenduaren 17a) estatubatuar arkitektoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pennsylvaniako Unibertsitatean egin zituen arkitekturako ikasketak. George Howerekin hasi zen lanean Filadelfian, eta ondoren Kaliforniara aldatu zen, 1946. urtean. Kalifornian bere estudioa zabaldu eta zenbait alorretako ikasketak egin zituen (matematika, multzoen teoria etab.), jakintza horiek bere lanera aplikatu ahal izateko.

Eshericken lanen artean aipagarriak dira teoria-lanak; haren ustez arkitekturan teoria jakin bati jarraitu behar zaio, gogoeta sakon eta arduratsu baten ondoren osaturiko teoria bat behar baitu arkitektoak. Eshericken teoriaren arabera, arkitektoak inolako aurreiritzirik gabe lan egin behar du, era guztietako irtenbideak kontuan hartu behar ditu. Bestalde, bigarren mailan jartzen du edertasuna, hura lortzeko nahitaez utzi behar baitira alde batera erabiltzailearen arazoak. Bestalde, Pennsylvaniako Unibertsitatean egindako ikerketen ondorioetan erabiltzaileak proiektuan parte hartzea beharrezkoa dela ikusi zuen Esherickek; arkitektoaren zeregin nagusia bezeroari egokituriko eremu bat osatzea da haren ustez, eta arkitekturak erabilera aldatzeko eta molde berriak hartzeko prestatuta behar du egon, baina eremu horiek erabat balioanitzak bihurtu gabe, gizabanakoaren eguneroko zereginen kalterako bailitzake hori.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kent Woodlandseko etxea, Kent Woodlands, California, 1957
  • Cary House, Mill Valley, California, 1960
  • Harold E. Jones Child Study Center, University of California, Berkeley, 1960
  • Six Sea Ranch Demonstration Houses (orain The Hedgerow Homes deitua), Sonoma County, California, 1967
  • The Cannery, San Francisco, California, 1968
  • Mountain House, Alamo California, 1972
  • Garfield School, San Francisco, California, 1981
  • Flora Lamson Hewlett Library, Graduate Theological Union, Berkeley, 1981
  • Silver Lake Lodge, Deer Valley, Utah, 1982
  • Monterey Bay Aquarium, Monterey, California, 1984
  • Hermitage Condominiums, San Francisco, California, 1984
  • Aquarium of the Pacific, Long Beach, California, 1998
  • Tenderloin Community School, 1999

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]