Joshua Nkomo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joshua Nkomo
Joshua Nkomo (1978).jpg
Zimbabweko presidenteordea

1987ko abenduaren 31 - 1999ko uztailaren 1a - Joseph Msika (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSemokwe (en) Itzuli1917ko ekainaren 19a
Herrialdea Zimbabwe
HeriotzaHarare1999ko uztailaren 1a (82 urte)
Hobiratze lekuaNational Heroes Acre (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Johanna Mafuyana (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaZimbabweko Afrikar Herriaren Batasuna

Discogs: 2356756 Edit the value on Wikidata

Joshua Mqabuko Nyongolo Nkomo (Bukalanga edo Bulilima, Hego Rhodesia, 1917ko ekainaren 19a - Harare, 1999ko uztailaren 1a) Zimbabweko politikaria izan zen. 1945etik 1950era burdinbideetako langileen sindikatuko idazkari nagusi izan zen. 1957an ANCeko (Afrikako Kongresu Nazionala) lehendakari izendatu zuten. 1961ean ZAPU sortu zuen (Zimbabweko Afrikar Herriaren Batasuna), beltz abertzaleak biltzen zituen erakundea. 1962an Rhodesiako gobernuak ZAPU debekatu eta Nkomo atxilotu zuen; 1964an Mozambiketik hurbil zegoen presondegi batera eraman zuten. 1971ean NBEko Segurtasun Erakundeak Rhodesiako gobernuari Nkomo aska zezala eskatu izanagatik, preso jarraitu zuen 1974 arte. 1977an Fronte Abertzalea izeneko erakunde armatuko lehendakaria izan zen Robert Mugaberekin batera. 1980ean hauteskundeak egin ziren eta Nkomoren alderdiak jarleku gutxi batzuk besterik ez zituen eskuratu Legebiltzarrerako. Mugabek, berriz, gehiengoa eskuratu zuen. Mugabe gobernuburu berriak Nkomo izendatu zuen Barne Arazoetako ministro; 1982an gobernutik bota zuen azpilanetan ari zela salaturik. 1987an Mugabek eta Nkomok hitzarmen bat sinatu zuten eta Nkomo ministro izendatu zuen berriro ere. 1994an presidenteorde kargua izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]