Juan Bautista Eguzkitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Bautista Eguzkitza
Juan Bautista Eguzkitza Meane - Euskaltzaindia, 1927 (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaLemoa1875eko azaroaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLemoa1939ko abuztuaren 12a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 461

Juan Bautista Eguzkitza Meabe (Lemoa, Bizkaia, 1875eko azaroaren 28a - 1939ko abuztuaren 12a) euskal idazle eta itzultzailea izan zen.

Juan Bautista Eguzkitzaren omenezko hilarria, Lemoako Andra Mariaren elizaren ondoan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zornotza eta Gasteizen egin zituen apaiz-ikasketak, 1879-1899 urteetan. Sardá y Salvanyren obra bat itzuli zuen Garbitokiko arimaren illa izenburupean, 1915. urtean. Handik lau urtera euskaltzain izendatu zuten. Kirikiño saria jaso zuen 1930. urtean Emakume Euskotarrak artikuluari esker. 1933. urtean bizkaierara itzuli zuen Frantzisko Balzolak gipuzkeraz eginiko Argi Donea otoitz-liburua. Bi urte geroago, Gizarte auzia: ugazaba eta langille arteko gora-berak gai sozialak azaltzen dituen obra eman zuen argitara (1935).

Artikulu ugari idatzi zuen Ekin, Jaungoiko Zale, Euskera, RIEV eta Yakintza aldizkarietan. Gramatika-legeei estu lotu zitzaien idazle garbizalea zen Juan Bautista Eguzkitza.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulugintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]