Juan Ignacio Uria
Juan Ignacio Uria | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1984ko martxoaren 5a - 1986ko apirilaren 23a
1981eko ekainaren 30a - 1982ko abuztuaren 31
1976 - 1979 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Azkoitia, 1929ko ekainaren 30a | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Azkoitia, 2015eko maiatzaren 31 (85 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | abokatua, politikaria eta hizlaria | ||||||
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Akademia Erraria |
Juan Ignacio Uria Epelde (Azkoitia (Gipuzkoa), 1929ko ekainaren 30a-Ibidem, 2015eko maiatzaren 31a), abokatu, politikari, Azkoitiako alkate, erregeak izendutako senatari, Eusko Legebiltzarrak izendutako senatari, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Akademia Errariaren sustatzailea izan zen. Trantsizio urtetako politikan eragin handia izan zuen.[1] Oso hizlari ona zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso giro ilustratuan jaio zen. Haren aita Trino Uria izan zen, Azkoitiako historialaria. Hiru seme-alaba ziren: Jose Antonio (apaiza) Pilar eta Libano. Maria Isabel Arizmendirekin ezkondu zen. Abokatua, euskal kultura ikertu zuen, bereziki historia eta literatura. Franco hil ondoren, Azkoitiko lehen alkatea izan zen (1976-1979). Bergaran sortutako alkateen mugimenduaren partaidea izan zen eta Autonomia Estatutuaren sortzeko prozesuan kolaboratu zuen. 1977 eta 1979 artean Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Presidentea, 1977an Juan Carlos I.a Espainiakoak aurkeztutako Espainiako senatarien zerrendan jaso zuten. Ondoren ere senataria izan zen baina Eusko Legebiltzarrak izendatuta (1981-1987).[2][3]
Kultura arloko ekintzailea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Akademia Errariaren sustatzailea izan zen. Bietan kolaborazio ugari plazaratu zituen. Herrien Europa Euskal Fundazioaren lehendakari ordea izan zen. Eusko Ikaskuntzaren partaidea izan zen ere bai. 2000. urtean Cristobal Balentziaga Fundazioaren batzordekide izendatu zuten. 2001etik 2006ra SER katearen kontseilari izan zen, azkenik.[4]
Azkoitiako Basarteko Gurutze Donearen Lekaimetxean hil zen, 85 urte zituelarik.[5]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolaborazioak liburutan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- “Peñaflorida y un canto a la edad de oro”, Los caballeritos de Azkoitia, La Academia Errante bilduma, Donostia, Auñamendi, 1963.
- "Gentiles y leyendas: mitología vasca", Homenaje a D. José Miguel de Barandiaran: una jornada cultural en compañia del maestro, La Academia Errante bilduma, Auñamendi, 1963, 101-133 or.
- "Altuna y su biografía", argitaratu gabe. Akademia Errariaren liburu baten kolaborazioa izan behar zen baina ez zen argitaratu. Grabazio hemen entzun daiteke: [1]
- La Casa Torre de Emparan, Elias Odriozola, Imanol Etxeberria eta Leopoldo Urkolarekin batera, Donostiako Aurrezki-Kutxa, 1977, 143 or.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herri lagunak
- Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen historia[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nerea Uranga: "Juan Ignacio Uria hil da, frankismoaren ondorengo Azkoitiko lehen alkatea", Egan, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria, ISSN 0422-7328, 1-2 zk., 2015, 3-4 or.
- ↑ https://www.senado.es/web/composicionorganizacion/senadores/composicionsenado/fichasenador/index.html?id1=11080&legis=1
- ↑ https://www.senado.es/web/composicionorganizacion/senadores/composicionsenado/fichasenador/index.html?legis=2&id1=11080
- ↑ https://dbe.rah.es/biografias/136838/juan-ignacio-uria-epelde
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/uria-epelde-juan-ignacio-de/ar-130952/
- ↑ https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2015/06/06/juan-ignacio-uria-epelde-1930/504534.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Biografia Espainiako Errege Akademiaren webgunean.