Edukira joan

Juan Luis Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otalazt (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:22, 29 urtarrila 2018
Juan Luis Zabala

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Luis Zabala Artetxe
JaiotzaAzkoitia1963ko uztailaren 24a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, blogaria, poeta eta filologoa
Jasotako sariak

Inguma: juan-luis-zabala-artetxe Literaturaren Zubitegia: 131

Juan Luis Zabala Artetxe (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963ko uztailaren 24a - ) euskal idazle, kazetari eta blogaria da.

Biografia

Euskal Filologiako ikasketak egin ditu. 1986-1988 bitartean euskara irakasle izan zen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. Geroztik, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian egin du lan, kultura saileko erredaktore gisa.

Liburuez gain, artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan.

1994an Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen, Kroaziari buruzko erreportaje-sail batengatik.

Hainbat literatur genero landu ditu. Aipatzekoak dira Zigarrokin ziztrin baten azken keak (1985, 1984ko Azkue saria), Kaka esplikatzen (1989), Galdu arte (1996), eta Agur, Euzkadi (2000), eleberriak; Ahanzturaren artxipelagoa (1987), Gertaerei begira (1988), Sakoneta (1994, Tene Mujika saria), eta Harri barruko bihotz-borrokak (1999), narrazioak; Hautsia natza (2000, Felipe Arrese Beitia saria), poesia; Federico Garcia Lorcaren Poeta New Yorken(2003), itzulpena; Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003), biografia; Inon izatekotan (2006), artikulu-bilduma.

Idazlanen zerrenda

Narrazioa

Nobela

Poesia

Itzulpena

Biografia

Bilduma

Bloga

"Inon izatekotan" izena du eta "Berria" egunkariaren komunitatean dago sartuta.

Kanpo loturak

Erreferentziak