Juan Paredes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Paredes
Txiki Otaegi 0001.jpg
Bizitza
Jaiotza Zalamea de la Serena1954ko otsailaren  20a
Herrialdea  Euskal Herria
Bizilekua Zarautz
Heriotza Cerdanyola del Vallès1975eko irailaren  27a (21 urte)
Heriotza modua : fusilamendua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak terrorista
Kidetza Euskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k) Txiki

Juan Paredes Manotas, Txiki (Zalamea de la Serena, Badajoz, 1954ko otsailaren 20a - Cerdanyola del Vallès, Bartzelona, 1975eko irailaren 27a), ETA politiko-militarreko kidea izan zen Francisco Francoren diktadura garaian.

Angel Otaegirekin eta FRAP erakunde armatuko José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz eta Humberto Baenarekin batera fusilatu zuten 1975eko Irailaren 27an. Fusilaketa horiek izan ziren Frankismo garaian betearazi ziren azken heriotza-zigorrak. Gertaera hauek, protesta eta gaitzespen ugari sortu zituen Euskal Herrian, Espainian eta Nazioartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Extremadurako familia batean jaioa, lau anai-arreben artean bigarrena zen. Senideekin batera Zarautzera emigratu zen 1964an 10 urte zituelarik (edo aurreko urtean beste iturri batzuen arabera). Aurretik, bere aitona-amonek gauza bera egin zuten, Gerra Zibila amaitu eta gutxira, baita anaia zaharenak ere, Mikel.

14 urte arte ikasi zuen Zarauzko eskola publikoan, eta herrian hasi zen lanean plastiko lantegi batean. Joseba Zubiaurrek eraginda, Zumaiako Inda-Mendi elkartean sartu eta mendizaletasuna landu zuen.

EGIn sartu zen 1972an, eta hortik ETAra igaro zen, eta hurrengo urtean antza fronte militarrean zebilen komando legal baten kide moduan. 1974ko urtarrilaren 12an Zarauztik ihes egin eta klandestinitatera pasatu zen. Espainiako errege-erreginen senide baten aurkako atentatua prestatzen ari zirela, Goardia Zibilak topatu baina ihes egiten lortu zuen, Ipar Euskal Herrira gurutzatuz.

1974ko azaroan Txiki ETA politiko-militarraren barruan sartu zen, eta bikotea egin zuen Bizar Bujandarekin Goierrin eta Iruñean. Garai hartan euskalduntzeari ekin zion kidearen eskutik.

Hurrengo urtean, komando berezietan sartu eta Apalarekin bat egin zuen. 1975eko apirilaren 1ean José Díaz Linares polizia subinspektorearen erailketa leporatu zioten Txikiri, argi gelditu ez bazen ere. Maiatzean Kataluniara joan zen Iñaki Pérez Beotegi "Wilson"-ekin, eta uztailaren 30ean biak atxilotu zituzten Bartzelonan. Paredes Manot bost egunez egon zen komisaldegi nagusian, legeak esaten zuenaren aurka, eta torturak jasaten. Bosgarren egunean Modelo kartzelean sartu zuten. Bertan, gose grebari ekin zion Garmendia eta Otaegi etakideei ezarritako kondenengatik protesta gisa.

Abuztuaren 22an hasten da Txikiren aurkako epaibidea eta irailaren 19an gerra kontseilua egin zioten, erruduntzat hartuz Ovidio Díaz López poliziaren hilketa dela-eta, ekainaren 6an Bartzelonan gertatutakoa. Heriotz zigorra ezarri eta 1975eko irailaren 27an 8:30etan fusilatu zuten Cerdanyolaren hilerriaren ondoan Otaegi eta FRAPeko hiru kirkin bezala, aurretik aipatu bezala.

Azkenik Zarautzen hileta elizkizuna ospatu zuten parrokia elizan irailaren 29an, 4.000 pertsona baino gehiagoren aurrean, agintariak eragozten saiatu ziren arren. Halaber, Bartzelonan lurperatu bazuten ere, Zarautzera eraman zuten gorpua urte bat geroago. Bere hilarrian hitz hauek irakur daitezke: "eta behar dudan denbora baino lehen hiltzen banaute nere hortzetan den azken antzia beste batenetan loratuko den lehen irria izango da."

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]