Joan Borboikoa eta Battenbergekoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Borboikoa eta Battenbergekoa
J. de Borbón.jpg
Bizitza
Jaiotza Segovia1913ko ekainaren 20a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Iruñea1993ko apirilaren 1a (79 urte)
Hobiratze lekua El Escorial monasterioaren erret kripta
Familia
Aita Alfontso XIII.a Espainiakoa
Ama Viktoria Eugenia Battenbergekoa
Ezkontidea(k) Maria de las Mercedes Borboi-Bi Sizilietakoa
Seme-alabak
Leinua House of Bourbon (Spain)‎
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Signature of Infante Juan of Spain, Count of Barcelona.jpg

Joan Borboikoa eta Battenbergekoa (San Ildefonso, Segovia, Espainia, 1913ko urtarrilaren 20a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1993ko apirilaren 1a) Joan Karlos I.a Espainiako erregearen aita izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Errege Etxeko burua izan zen 1941. urtetik 1977. urtera arte. Espainiako Koroarako hautagaia izan zen, baina 1977an erregetza eskubideei uko egin zien bere seme Joan Karlos I.aren mesedetan. Alfontso XIII.a erregearen hirugarren semea izan zen. Alfontso eta Jakue anaia zaharrek dinastia-eskubideei uko egin zieten, eta bera bihurtu zen printze oinordea.

Maria de las Mercedes Borboikoarekin ezkondu zen 1935ean. Espainiako Gerra Zibila 1936an hasi zenean, matxinatuen taldean sartu nahi izan zuen, baina ez zuten onartu. Alfontso XIII.a hil zenean (1941) Bartzelonako konde titulua hartu zuen. 1946tik aurrera Estorilen (Portugal) bizi izan zen. Monarkia demokratikoaren alde egin zuen, eta horregatik Espainiako lurretan sartzea debekatu zioten. Francisco Franco hil zenean (1975), bere seme Joan Karlos I.a erregetzara igo zen. 1997an ondorengotza-eskubideei uko egin zien, historiaren arabera berari zegokiona semearen eskuetan jarriz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Borboikoa eta Battenbergekoa Aldatu lotura Wikidatan