Juan de Iturburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan de Iturburu
Bizitza
JaiotzaLekeitio1724ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1796ko martxoaren 16a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Genero artistikoaRococo architecture (en) Itzuli
Iturburu erretaulagilea zen. Argazkian San Nikolas elizakoa, Bilbon.

Juan de Iturburu (Lekeitio, 1724ko urtarrilaren 3a - Bilbo, 1796ko martxoaren 16a) euskal arkitekto ezaguna izan zen. Bere lanak Rokoko estilokoak dira baina denborarekin Akademizismo estilora hurbildu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Ispasterko Juan de Iturburu eta Maria de Mendasona ziren. Artista bezala zura eta harria landu zuen. 1752an Bilbon dago eta hiri horretan biziko da hil arte. 1763an Dimako Maria Manuela de Gojenolarekin ezkondu zen. Hil zenean hiru alaba utzi zituen, bat Bilboko Gizakundea Komentuan.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere erretaula egile bezala ezagutu zitzaion. Gutxienez hiru erretaula nagusi eta hamar albokoak egin zituen; beste batzuen ideiak prestatu zituen ere bai. Bereak dira, esaterako, San Nikolas elizako Urrikalmenduarena eta San Krispin-Krispinianoaren erretaulak, 1752tik 1756ra Juan de Agirrerekin batera eginak. Eliza berean, bera bakarrik, San Blas eta San Nikolasena egin zituen, 1756tik 1758ra. Erretaula horien eskulturak Juan Pascual de Menak egin zituen.

Beste motatako lanak ere egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]