Gizakundea komentua (Bilbo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gizakundea komentua
Bilbao - La Encarnacion 01.JPG
Eraikinaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 13″ N, 2° 55′ 13″ W / 43.253533°N,2.920364°W / 43.253533; -2.920364Koordenatuak: 43° 15′ 13″ N, 2° 55′ 13″ W / 43.253533°N,2.920364°W / 43.253533; -2.920364
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Elizbarrutia Bilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Arkitektura manierista

Gizakundea komentua Bilboko Atxuri auzoan dagoen eraikin erlijiosoa da, gizakundeari eskainia. Egun Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoaren egoitza da.

2001eko uztailaren 24an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakundea Komentua elizak eta klaustroak osatzen dute eta Bilboko errebal historikoetako batean kokatzen da. Errebal hori, hasiera batean Ibeni izenekoa, denboraren poderioz Atxuri izenez ezagutuko da eta Gaztelarantz doan antzinako Errege Bidearen amaieran dago.

Dominikarren Komentua 1499an sortu zen eta bere lehen kokagunea Bilboko Zazpikaleetako Goienkalen izan zuen. 1515ean egungo kokaguneko eraikin berriaren eraikuntza lanak hasi ziren, behin beharrezko baimenak eta hiribilduko familia dirudunen donazioak jaso ondoren, horiek komentu berrian nahi baitzituzten izan euren hilobiak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzo honetan tamaina handia duen eliza nabarmentzen da. Laukizuzen batean lotzen den latindar gurutzedun oinaren gainean dago antolatuta. Nabeak eta gurutzeriak osatutako gurutze hori beheko kaperen gainean dago. Nabea hasiera batean bakarra zen abside laukizuzen luzanga batek errematatzen du, hori luzea izanik sei zatitan banatua, azken biak koru altu batek hartuz. Nabearen bi aldeetara behe-kaperak zeuden. Gurutzeria oinean nabarmen agertzen da nabearen beste zatiak baino zabalagoa denez. Eskema hori bat dator bere garaiko komentu tipologian erabiltzen zen arkitekturarekin, oso erabilia izan zutelarik dominikarrek. Eskema hori gaur egun 1965. urtean burututako eraberritze tamalgarria dela eta deuseztatua dago. Eraberritze horretan kaperen hesiak eraitsi eta alboetako beheko bi nabe bilakatu ziren.

Elizaren pilareek eredu nahiko uniformea agertzen dute eta aldaketa gutxi dutenez denbora epe ez oso luzean eraiki zela erakusten dute. Sekzio zirkularra dute atxikitako zutabetxoekin alboetako kaperak egiteko. Horien gainean gangak sostengatzen dira; indargarrien irtenbide bezala multzo anitz bat osatuz izarrak eratzen dituzten nerbadurak daudelarik. Era berean, gurutzeriaren alboak, sotokorua eta gangadun kaperak ere estilo gotikoz estaltzen ziren. Horietako bat, Errosarioaren kapera, linternadun kupulatxoz ordezkatua izan da. Azkenik, absidea gangaz estalia dago, esfera laurdeneko eta burualde lauzkoa nerbioduna berau eta erretikula ortogonala osatzen du.

Egitura osagai nagusiak harlanduz eginak dira, hala nola nabe eta gurutzeriako hormatalak, bertan daude irekita eraikinak dituen bao urriak, aukeran sortutako espazioarentzat argi gutxitxo ematen dutenak.

Oinean dagoen ataria eremu zentrala duen hormakonka modukoa da, nabearekin gutxi gora-behera bat datorrena, arku zorrotz bat sostengatzen duten bi kontrahormek markatua eta kanpaiak bere barne hartzen dituen tenplete antzeko gorputz batez errematatua. Kontrahorma horien eta fatxadaren hormatalen arteko elkarketa tronpa bidez egina da. Fatxadan aurretik doan elementu horietaz inguratuta, zentratuta eta sarbide moduan erdi-puntuko garaitza-arkua dago, bigarren maila batean Deikundearen irudi batzuk dituena, hain zuzen, eta korua argitzen duen okulo bat, azkenik, ordenaren armarria.

Elizaren xede premiazkoena moja domingotarrak bere kargu hartzea zen. Klaustroa Epistolaren ondotik elkar lotuta aurkitzen da honekin, horma hau konpartituz. Klaustroa, eliza baino apalagoa, osatu gabeko elementua da, bi hegal ditu eta erdi-puntuko arkuteriaren gainean dago eraikia. Horren behe solairua atariduna eta harlanduz eginikoa da. Bi hormartedun egitura horren gainean beste bi solairu daude hegaletan hainbat zabalkuntza dituztenak. Hegal jarrai hauek egurrezkoak dira eta klaustro gainean galeria bezala eratzen dira

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo