Juana Perea Plata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juana Perea Plata
Bizitza
Jaiotza Bogota, 1970
Herrialdea  Kolonbia
 Espainia
Talde etnikoa Eusko-kolonbiarra
Heriotza Nuquí (en) Itzuli2020ko urriaren 29a (49/50 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea eta aktibista

Juana María Perea Plata ( Bogota, 1970 - Nuquí, 2020ko urriaren 29a ) hispano-kolonbiar hiritartasun bikoitza zuen aktibista, ekintzailea eta enpresaria izan zen. Andrés Perea Gallagaren biloba zen, 1945ean Kolonbian euskal gobernuko lehen delegatua izan zena . [1]

Bere bizitzako azken urteak Nuquín egin zituen. Bertan ezaguna zen emakumeak antolatzen eta Tribugá portuaren eraikuntzaren aurka egin zuelako, Choco departamenduan, balio ekologikoagatik eta inguruko biodibertsitatea babestearren, Ozeano Barean baleak ikusteko puntu garrantzitsu gisa ezaguna baita. .

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juana Perea 17 urte zituela, bizimodua utzi eta Cartagenako itsasontzien artean bizi zen; gero hilabetez lo egin zuen Aruba belaontzi batean, eta bertan urpekari profesionala bihurtu zen; Norvegiako reality show baten kokapen bilaketan lan egin zuen. Handik, AEBetako gobernuarekin kontratua eskaini zioten Afganistango aire base bateko hegaldiak koordinatzeko, garai batean terrorismoaren aurkako gerran bonbardatuena izan zena. Asiako herrialde hartan Dave Foreman, suhiltzaile estatubatuarra, ezagutu eta harekin ezkondu zen. Bikoteak Nuquí inguruan 10 hektarea lur erosi zituzten hotel ekoturistiko bat eraikitzeko '' paradisu '' bat egiteko asmoz. [2]

Perea Platak nazionalitate bikoitza zuen, kolonbiar-espainiarra, bere aitona Andrés Perea Gallaga Kolonbiara 1945ean iritsi baitzen Kolonbiako Eusko Jaurlaritzako lehen ordezkari gisa, Espainia frankistatik ihes egin eta gutxira, bertan hilik edo bizirik bilatzen ari baitziren. [3] Beharbada horregatik, eta larruazalaren koloreagatik eta hainbat lurraldetan eginiko ibilbideagatik, Juana atzerritar gisa ikusi zuten askok Nuqui-n.

Juana aktibista zen; landa eremuak bertan behera uztea eta indar armatuek bertan duten boterea salatzen zuen etengabe. Horrela, Perea Platak Tribugá Golkoan ''Costurero Golfo'' sortu zuen, enpresa pribatuen laguntza lortu zuen proiektu komunitarioa, eta arropan oinarritutako ekonomia berria sustatzeko etxeko eta industria makinak erabiltzen trebatzen diren 100 emakume baino gehiago bildu zituen. Hura hil aurreko azken hilabeteetan maskara berrerabilgarriak egin zituzten hondartzak ez kutsatzeko.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urriaren 29an Juana Perea aktibista soziala aurkitu zuten hilik.

Ikerketaren arabera, Golfo klaneko gizon armatuak biktimaren etxera iritsi ziren Termales herrira eta bere borondatearen aurka eraman zuten itsasontzi batean, Nuquí ibaian zehar eta, Coquí izenarekin ezagutzen den sektorearen altueran, tiro egin zioten eta gorpua uretara bota.

Fiskaltzaren arabera, talde kriminaleko buruzagiek agindu zuten hilketa. Juana Pereak aurre egin eta eskualdetik alde egiteko eskatu zien ekoturismo proiektuak berriro aktibatzeko eta turistak eskualdera itzultzeko segurtasun bermeak izanda. Izan ere, eskualdearen kontrola izateko narkotrafikatzaile eta paramilitar taldeek lehiatzen dute Ozeano Baretik Ipar Amerikara drogak ateratzeko duen kokapen estrategikoagatik.[4].

Néstor Leonel Lozanori leporatu zioten feminizidio larria eta delitua burutzeko konspirazioa, ikerketek zehaztu ondoren hil aurretik Pereak izu eta umiliazio baldintzak jasan zituela. Lozano gizartearekiko arriskutsua izan eta balizko askatasunean, ihes egin ahal izan edo justizia oztopatu ikerketa garapenean, Anayansi kartzelara (Quibdó, Chocó) [5] bidali zuen epaileak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Asesinan en Colombia a descendiente vasca activista ecologista, que ha aparecido muerta con un tiro en la cabeza . Argitaratua: EuskalKultura: Diáspora y cultura vasca boletinean.[Kontsulta data 2020-12-23]
  2. (Gaztelaniaz)Juana Perea, la historia de una luchadora asesinada en Nuquí, 2020ko urriaren 31n argitaratutako artikulua La Semana astekarianKontsulta data: 2020-12-26an
  3. (Gaztelaniaz)Ávila, Cristina .- Juana Perea, la mujer que luchando por el Chocó fue asesinada artikulua El tiempon argitaratuaKontsulta data 2020-12-26a
  4. (Gaztelaniaz)Cuando defender el medio ambiente cuesta la vida, argitaratua El Ágora: Diario del aguadigitalean2020ko azaroaren 2an [Kontsulta data: 2020-12-26]
  5. (Gaztelaniaz)Cárcel para alias El tigre' presunto asesino de líder ambiental Juana Perea artikulua argitaratua 2020ko azaroaren 10ean Infobae-MexikonKontsulta data 2020ko abenduaren 26an