Julen Gabiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Julen Gabiria
Julen Gabiria idazlea 2009an.jpg
Bizitza
Jaiotza Galdakao1973ko urtarrilaren  19a (45 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta itzultzailea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 182

Julen Gabiria Lara (Galdakao, Bizkaia, 1973ko urtarrilaren 19a - ) idazle eta itzultzaile bizkaitarra da.

Idazle, nobela jorratu du orain arte. Itzultzaile lanetan ere ibiltzen da. Labayru ikastegian egiten du lan. Txirrindularitza zalea da, "Han goitik itsasoa ikusten da" eleberrian erakutsi bezala.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julen Gabiria Connemara gure bihotzetan liburuaren idazlea da. 1973ko urtarrilaren 19an jaioa, Galdakaon, idazle bizkaitar hau soziologian lizentziatua eta enpresa zientzietan diplomatua da. Gaur egun, Labyru Ikastegian itzultzaile lanetan aritzeaz gain, idazlea ere bada, eta jada bi liburu kaleratu ditu: Connemara gure bihotzetan (2000. urtean) eta Han goitik itsasoa ikusten da (2004. urtean); 2001. urtean idatzi zuen Iparragirre biografiaz gain. Baditu, hiru lan hauez gain, zenbait euskal liburu bildumatan bere kontribuzioak ere, hala nola: Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998), Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000), Bero hezeak (Txalaparta, 2001), Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002) eta Ipuin izugarriak (Elkar, 2004).

Bere lehenengo argitalpena 2000. urtean izanik, beste lan batzuetan ere aritu izan da; besteak beste gidoilari bezala ETBko Hasiberriak eta Baietz gogoratu produkzioetan 2000 eta 2002 urteak bitartean. 2003 urteko urtarriletik Bilboko Irakurlearen Tartea solasaldietako solasaldietako gidari bezala ere ikusi izan dugu. Horretaz aparte, blogaria izan zen 2005 eta 2006 urteak bitartean, noiz Lagun batek esan dit… izeneko web orrialdean bere burutapenak idatzi izan zituen garai batez. Itzultzaile lanari ekinez, ingelesezko pare bat liburu eta antzerki obra itzuli izan ditu, euren artean J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak eta Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra.

Literatur eta antzerki generoei egindako kontribuzioa ikusita, hainbat sariren jabe egin da, Connemara gure bihotzetan saritu duen Zazpi Kale Saria (2001), adibidez.


Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bloga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blog pertsonala sortu zuen 2005ean, Eibar.org elkartearen komunitatean, "Lagun batek esan dit lagun batek esan diola" izenburupean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]