Maus
Maus | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Art Spiegelman |
Sorrera-urtea | 1980 |
Izenburua | Maus |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | biografia, memoriak, anthropomorphic comic (en) ![]() |
Hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Nori eskainia | Richieu Spiegelman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Modrzejowska kalea Sosnowiec-en, Sosnowieceko ghettoa, Szopienice-Burowiec, Polonia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Argumentu nagusia | Holokaustoa, Children of Holocaust survivors (en) ![]() |
Historia | |
Jasotako sariak |
Maus ingelesezko komiki liburu moduko eleberri grafikoa da, Art Spiegelman suediar-estatubatuarrak egindakoa.
Beste sari batzuen artean, 1992an Pulitzer sari berezia lortu zuen.
Edukiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan, bi istorio paralelo kontatzen drau: alde batetik, Art komikigilearen eta aita Vladek-en arteko harremana, eta bestetik (ildo nagusia) aitak Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan pr3so egon zenean bizi izandakoa.
Liburuaren originaltasuna pertsonaien irudikapenean datza, multzoka sailkatzen baititu arraza edo hiritartasuna kontuan hartuta, animalia talde batean edo bestean marraztuz: juduak saguak dira ("Maus" alemanez); alemaniarrak, katuak; poloniarrak, txerriak; frantsesak, igelak; britainiarrrak, arrainak; estatubatuarrak, txakurrak; eta abar.
Argitalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maus komikiaren jatorrizko bertsioa serie moduan argitaratu zen lehen aldiz, Raw aldizkarian, 1980tik 1991ra. 1986an, ordu arte argitaratutako zatien bilduma Maus: A Survivor's Tale izenburua zuen liburu gisa argitaratu zen, bigarren titulu batekin My Father Bleeds History. Bigarren eta azken bilduma 1991n argitaratu zen, And Here my Troubles Began izenburuarekin.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Halaber, hainbat hizkuntzatara itzuli dute. Euskarazko edizioa 2022an argitaratu zuen Astiberri argitaletxeak, Julen Gabiriak euskaratuta.[1][2]
Euskarazko testuetako "okerrak"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzultzaileak jakinarazi zuenez, euskarazko bertsioan okerrak zeudelakoan, irakurleak argitaletxearekin kexu agertu ziren: egiaz, jatorrizko liburuan Vladek pertsonaiaren hizkuntza baldarra da, eta, horrexen ondorioz, itzulpenean ere trakeskeriak ageri dira[3].
Vladek protagonista da: poloniarra da eta bere ingeles mordoiloan kontatzen dio semeari bere bizitzako pasarte asko. Komikiaren jatorrizko bertsioa ingelesez argitaratu zuten 1992an eta aitaren esaldi guztiak polonierazko kutsuko ingelesean idatzita daude.
Julen Gabiriak euskaraz hola-hola moldatzen den pertsona baten zenbait akats txertatu zituen pertsonaia haren esaldietan. Adibidez:
- Guek ("Guk") bezala bukatu zuen kontzentrazio esparruan (158. orrian)
- Han geneukagun ("geneukan") oso gutxi jateko (158. orrian)
- Egun batzuk geroago, kamioetan sartu ziguten ("gintuzten"). Ginezen 100 ("100 ginen") edo (159. orrian)
- Berriz ere Anjarekin nagoen ("nengoen", 159. orrian)
- Heldu ginezen (ginen) Oswiech hirira... Gerra aurretik oihalak saltzen nituzen ("nituen") han (159. orrian)
- Paperak urteetan hor egon ziren botatak ("botata"), inorrek ("inork") begiratu gabe (161. orrian)
Beraz, Gabiriak "sasi hizkuntza" bat diseinatu behar izan zuen, Vladeken mordoiloa koherentziaz agertzeko.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Maus. Euskarazko Edizioa» www.astiberri.com (kontsulta data: 2022-11-30).
- ↑ Astiz, Iñigo. «Prosaz haragoko udazken bat» Berria (kontsulta data: 2022-11-30).
- ↑ Gabiria, Julen. «Astiberritik abisatu didate» Twitter (kontsulta data: 2023-01-28).
- ↑ «Maus» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2023-03-17).
- ↑ Gabiria, Julen. (2022-03-14). Komiki saioa: MAUS (2023-03-14). Plazara goaz (kontsulta data: 2023-03-17).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Meta Maus - A look inside a Modern Classic review» Journal of Science and Technology of the Arts 4 Kunz, Sahra. (2012-12-27). doi:10.7559/citarj.v4i1.52. ISSN 1646-9798.