Julen Martija

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martija
Julen Martija-cropped.jpg
Martija, 2016ko urtarrilean
Izen osoa: Julen Martija Ollakarizketa
Jaiotza data: 1997ko maiatzaren 24a (22 urte)
Jaioterria: Etxeberri, Arakil
(Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: atzelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 82 kg
Debutatze data: 2016ko otsailaren 21a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Julen Martija Ollakarizketa, pilota arloan Martija deituraz ezaguna (Etxeberri, Nafarroa Garaia, 1997ko maiatzaren 24a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du, Aspe enpresarekin.[1] Pilotari segurua da, huts gutxi egiten dituena, eta eskuin indartsua du.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotan sei urterekin hasi zen, Irurtzungo pilota eskolan. 14 urte betetzean, Iruñera joateko aukera sortu zitzaion, eta hara jo zuen: Iruñean bere adineko pilotari gehiago zebiltzan, eta hobetzeko aukera handiagoa zuen. Onenengandik maila bat azpitik ibiltzen zen. Hala ere, 2015ean gorakada handia egin zuen, bai eta Bizkaian amateurretako bi torneo irabazi ere (Lezamakoa eta Zaldibarkoa). Horregatik, 18 urte besterik ez zuela, profesionaletara iritsi zen 2016aren hasieran, Aspe enpresak kontratatuta.[3]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martija, profesionaletan debutatu zuen partidan, 2016ko otsailean.
Amateurretan
  • 2015: Lezamako Torneoko txapeldun.
  • 2015: Zaldibarko Torneoko txapeldun.
  • 2013: Diario Vasco Torneoko txapeldun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]