Julia Arévalo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Arévalo
Uruguaiko Diputatu Ganberako Kide

Bizitza
JaiotzaQ61986688 Itzuli1898ko uztailaren 1a
Herrialdea Uruguai
HeriotzaMontevideo1985eko abuztuaren 18a (87 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sindikalista eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUruguaiko Alderdi Komunista

Julia Arévalo (Barriga Negra, Lavalleja, Uruguai, 1898ko uztailaren 1aMontevideo, 1985eko abuztuaren 18a) Uruguaiko politikaria izan zen, Uruguaiko Alderdi Komunistakoa.[1] Bere bizitza borroka sozial eta politikoan eman zuen, landa eremuko soldatapekoen antolaketan lagunduz eta muturreko esplotazio egoeran zeuden emakumeen eskubideak zainduz.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urterekin hasi zen lanean, fosforo fabrika batean. Aurrerago, tabako-langilea izan zen; testuinguru horretan, oraindik nerabea izanik sindikatu-mugimenduan sartu zen.[1]

Lehenik Uruguaiko Alderdi Sozialistan afiliatua. Ondoren, Uruguaiko Alderdi Komunistako kide egin zen 1920ko irailaren 21ean. Beti izan zen antifaxista.

Gabriel Terraren diktaduran, Arevalok urtebete egin zuen klandestinitatean, eta gero hiru hilabete eman zituen Emakumeen Kartzelan preso.[3]

1936ko uztailaren 18an, Espainian faxismoaren altxamendua gertatu zenean, erabaki handiz parte hartu zuen Espainiako Errepublikarekiko Mugimendu Solidarioaren sorreran. Dolores Ibarruri eta Pablo Picassoren laguna ere izan zen.

1942ko hauteskundeetan, Uruguaiko historian lehen aldiz, emakumeak sartu ziren Parlamentuan . Julia Arévalo de Roche eta Magdalena Antonelli Moreno diputatu gisa sartu ziren. Aldi berean, Sofía Álvarez Vignoli eta Isabel Pinto de Vidal izan ziren Uruguaiko lehen senatariak.[4]

Ondoren, 1946an senatari aukeratu zuten.[1] 1960 eta 1970eko hamarkadetan Emakumeen Nazioarteko Federazio Demokratikoko zuzendaritzako kide izan zen.[5]

Diktadura zibiko-militarra amaitu eta gutxira hil zen. UKPren egoitzan egin zioten gaubeila.[1]

Ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Rocherekin ezkonduta, sei seme-alabaren ama izan zen.[6]

Julia Möller modelo eta telebistako aurkezlea Julia Arévaloren biloba da amaren aldetik.

Era berean, Leda Roche doktorea, Medikuntza Fakultateko (Udelar) Genetikako katedraduna, senatariaren biloba ere bada.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Propaganda, Secretaría De. (2008-03-09). «ESPACIO DEMOCRATICO AVANZADO: ¿Quién fue Julia Arévalo?» ESPACIO DEMOCRATICO AVANZADO (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Una pionera en la política: Julia Arévalo en "La Memoria Femenina"» www.museos.gub.uy (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  3. (Ingelesez) «Parlamentarias: mujeres que se la bancan» EL PAIS 2015-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Las mujeres uruguayas están en el Parlamento desde hace 68 años» LARED21 2011-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  5. Jeifets, Lazar.; Camarero, Hernán,; Concheiro Bórquez, Elvira,; Concheiro Bórquez, Luciano,; Loyola T., Manuel,. América Latina en la Internacional Comunista, 1919-1943 : diccionario biográfico. ISBN 2821895828..
  6. «Espacio multicutural Julia Arévalo | Municipio A» municipioa.montevideo.gub.uy (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]