Julian Arteaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Julian Arteaga
Bizitza
Jaiotza Arbeitza1850
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1921eko urtarrilaren  4a (70/71 urte)
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Lan nabarmenak Nafarroako Parlamentuaren egoitza

Julian Arteaga Saenz (1850, Arbeitza, Allin - 1921eko urtarrilaren 4a, Iruñea) nafar arkitekto bat izan zen. Bere lanbidea nagusiki Iruñean burutu zuen.

Madrilgo Arkitektura Eskolan Arkitektura ikasketak burutu eta amaitu ondoren Tuteran bizitzen egon zen, 1988. urterarte bertako udal arkitekto karguan jardunez, urte horretatik aurrera Iruñean postu berdinean aritu zen. Bestalde, hiriko Arte eta Lanbideen Eskolan irakasle ere aritu zen.

Nafar hiriburuan hainbat proiektu garrantzitsu eta eraikin nabarmenen egilea izan zen, esate baterako Lehen Zabalgunearen (1889) eta Bigarren Zabalgunearen (1909) aurreproiektuak, Sarasate pasealekuan dagoen atari modernista duen eraikina (1908), Justizia Jauregia (1892, gaur egungo Nafarroako Parlamentuaren egoitza edo eraikina) eta Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa (1902).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]