Allin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Allin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Allín - Ayuntamiento 01.jpg
Allingo Udaletxea
Allingo bandera
Bandera

Allingo armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaLizarrako merindadea
EskualdeaLizarrerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaBandera de Allin.svg Allín
AlkateaMaría Ascensión Garritz Erripa (CIVA, indep.)
Posta kodea31010
INE kodea31011
Herritarraallindar
Geografia
Azalera43 km²
Garaiera455 metro
Distantzia50 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria874 (2020: Green Arrow Up.svg 2)
Dentsitatea19,53 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,09
Ugalkortasuna[1]‰ 42,17
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,85 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 13,09 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 8,1 (2010)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.allin.es


Allin[2] ([aʎin]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrikoa. 840 biztanle zituen 2014. urtean.

Ega eta Urederra ibaien ertzetan kokatuta dago, Lokizko mendilerroaren azpian eta Ameskoak ondoan dituelarik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allin Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora. Herrira heltzeko NA-718 errepidea hartu eta Amillaotik gertu dagoen NA-7138 errepidea jarraituz ailegatzen da herrira. Allinek bi kale nagusi ditu: Ironda kalea, eta Zarratonda kalea.

Iparraldean Ameskoabarrenekin ditu mugak; hegoaldean Aiegi eta Iguzkitzarekin; ekialdean Abartzuza, Deierri eta Lizarrarekin; eta mendebaldean, Metautenekin.

Lokiz mendilerroa mendebaldean eta Urbasa iparraldean ditu muga naturalak. Halaber, Urederra ibaiak udalerri hau zeharkatzen du.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haranaren gehiengoak klima azpimeditarraniarraren ezaugarri tipikoak ditu eta prezipitazioak eta tenperatura aldakorrak dira altueraren arabera. Urteko batez besteko prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak eta batez besteko tenperatura 11 gradu ingurukoa izaten da. Urteroko egun eurituska 80 dira haranean, eta 120 gune menditsuenetan.

Ekialdeko eta mendebaldeko mendien gainetan, klima atlantiarraren berezko landaredia ikus daitekeen arren, zuhaitz eta landare gehienak klima mediterraniarrekoak dira. Udalak eginiko sailkapenaren arabera, 1.041 hektarea amezti, 354 hektarea arte eta 147 hektarea pago daude.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allingo Amillao kontzejuan, itsasoaren mailatik 498 metrora, Nafarroako gobernuak 1981ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Kontzejuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko kontzejuek osatzen dute Allin udalerria: Amillao, Aramendia, Arbeitza, Artabia, Etxabarri, Eultz, Galdio, Larrion (herriburua), Muneta eta Zubielki.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allingo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 46 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,64a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allingo alkatea CIVA (Coalición Independiente Valle de Allín) herri ekimeneko María Ascensión Garritz Erripa da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak 31 izan ziren (emandako guztien %8,76) eta boto zuriak 46 (botoen %13,00). Abstentzioa %50,70ekoa izan zen.

Allingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Coalición Independiente Valle de Allín 281 7

2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak; CIVAk 5 hautetsi eta alkatetza (Garritzen esku berriro ere) erdietsi zituen; IDAk (Independientes de Allín), ordea, 2.

Allingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
CIVA 273 5
IDA 142 2
Allinko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[4] 2011[5] 2007[6] 2003[7] 1999[8] 1995[9] 1991[10] 1987[11] 1983[12] 1979[13]
Allin Harana Independente Koalizio %59,31 4 %63,19 5 %87,00 7 %55,22 4 %51,67 4 - - - - - - - - - -
Allin Bizirik Independenteak %37,23 3 %32,87 2 - - - - - - - - - - - - - - - -
Allinko Independente Batasun - - - - - - %41,75 3 - - - - - - %50,34 4 - - - -
Larraiza Elkarte - - - - - - - - %46,55 3 - - - - - - - - - -
Allin Elkarte Independente - - - - - - - - - - %88,35 7 %46,06 3 %46,53 3 - - - -
Allin Batasuna - - - - - - - - - - - - %52,98 4 - - - - - -
Independenteak 2 - - - - - - - - - - - - - - - - - - %60,6 4
Independenteak 1 - - - - - - - - - - - - - - - - - - %39,4 3

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 María Ascensión Garritz Erripa CIVA
2011- María Ascensión Garritz Erripa CIVA

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Jasokunde kalea, 1 (Larrion kontzejua)

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko Araba Bus - 6.png lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

Logo Purple Bus.svg Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara ibarreko hizkuntza arrunta izan zen XIX. mende arte. Izan ere, toponimiak zein Zufiatik heldu zaigun 1522ko ezkontz promesako formula batek hala egiaztatzen dute. 1806an, Amillaoko euskara itxitzat jo ohi zen. Hala ere, XVII. mendetik Arbeitzara joaten ziren erromesek, haietako asko erdaldunak izanda, euskararen galera bizkortu zuen.

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Allin eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,04k zekien euskaraz hitz egiten. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Herritzar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa