Julian Cuencakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Cuencako gotzain eta santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Julian (argipena)».
Julian Cuencakoa

elizbarrutiko apezpiku

1196 -
Juan Yáñez (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cuenca (en) Itzuli
Roman Catholic Bishop of Cuenca (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBurgos, 1128
Herrialdea Gaztelako Erresuma
HeriotzaCuenca1208ko urtarrilaren 20a (79/80 urte)
Hobiratze lekuaCuencako katedrala
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, apezpiku katolikoa eta basket weaver (en) Itzuli
Santutegia
Urtarrilaren 28
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

San Julian Cuencakoa (Burgos, 1128Cuenca, 1208) Eliza katolikoaren santua da. Teologian eta filosofian doktore lortu zuen Palentziako Unibertsitatean, eta han irakasle izan zen, Cuencako elizbarrutiko bigarren gotzaina izendatu zuten arte (11981208).

Hagiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri kondairak eta hagiografiek mirariak egozten dizkiote. Kontatzen du Joakin Lizarragak bere Sanduen bizitzetan[1].

« Bein etorririk anitz pobre, manatu zio limosneroari eman zezotela zerbait gari. Ark zio, etzela pikorrik ere. Sanduak, beira zazu ongi, eztoazin utsik pobreok. oan ta aurkitu zue graneroa beterik garis. Berze bein etzelarik ogirik Kuenkan, ta ezin aurki nion, jarri ze bere orazioan sandua, eta bitarteo ellegatu zire atarian anitz abre karaturik, nork kidatu gabe, ta pagatu nai arik, etzire agertu. Manatu zio bere mutil bati, bere gisako liberal zenari, erreparti zezala: eta ark egin zue ain gogotik, ezi nekearen utses iltze, ta beneratzen da sandutako Burgosen. Peste denbora batez sanduak bere orazioaren birtutez logratu zue erremedioa. »
Joakin Lizarraga, 1793.

Heriotza ere mirarizkoa izan zuen, istorio horien arabera. Hiltzear zela bisioa izan zuen zeinean Andre Mariak berak erramu bat luzatu zion birjintasuna gordetzeagatik sari gisa. Hil zen eta lurperatu zuten Cuencan, baina bere hilobiaren berri galdurik, 310 urteren buruan berraurkitu zuten, gorpua ustelgabe, eta "aldakan palma errama bat berde freskoa"[1].

Andre Maria erramua ematen Juliani, Cuencako katedraleko margo batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]