Edukira joan

Hortense Karrikaburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julie Adrienne Karrikaburu» orritik birbideratua)
Hortense Karrikaburu

Bizitza
JaiotzaSohüta1826ko ekainaren 15a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Heriotza1898ko otsailaren 10a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkantaria, piano-jotzailea eta musikologoa
Izengoitia(k)Madame de la Villéhélio

Joséphine Hortense Julie Karrikaburu RogerMadame de la Villéhélio goitizenez ere ezaguna— (Sohüta, Zuberoa, 1826ko Ekainaren 15a - 1898ko otsailaren 10a) musikologoa, kantaria, kantu-biltzailea eta piano-jotzailea izan zen. Lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea.[1]

Sohüta, Zuberoa

Hortense Zuberoako Sohütako jauregian jaio zen. Clément Itsaso Karrikaburu[2] izeneko indianoaren eta Roger andrearen alaba izan zen. Sei neba-arreben artean laugarrena. Ahizpa zaharrena, Adélaïde, Rouilhaneko baronesa bilakatu zen. Gazteena, Julie Adrienne, 1827an jaioa, nerabe zelarik zendu zen.[3]

Sacre Coeur ikastetxean egin zituen ikasketak, bere ahizpek bezala, baina gurasoek ez zeritzaten nahikoa ikaskuntza horri eta uda parterako begirale bat kontratatzea otu zitzaien, Agosti Xaho atharraztar idazle eta hizkuntzalaria.

1843ko azaroaren 27an Elisabeth Paul Félix le Saulnier de la Villéhélio jaunarekin ezkindu zen eta orduko Madame de la Villéhélio izenarekin ezaguna izan.

Musikari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paben Artigauko Baronesaren maila altuko bileretara joan ohi zen eta arras soprano ona izanik, bertaratzen ziren guztien arreta erakartzen zuen abesten hasten zenean. Mende erdialdeko hamarkadan kanta herrikoiak biltzeari ekin zion, eta aitarenez gainera, laborariengandik zuzenean ere jaso eta pianoan deszifratuz, entzundako kantuak koadernoan idatzi zituen.[4]

Jasotako guztiak ez dira ezagutzen, dagoen gauza bakarra Baionan 1869. urtean argitaratutako kaier txipia dugu, Souvenirs des Pyrénées, 12 airs basques choisis et notés, par Mde de La Villéhélio euskal kantaren lehendabiziko antologia, dozena bat doinu dituena (hamar kantu eta bi pieza instrumental): Txoriñoa kaiolan, Argia dela, Alargunsa, Iruita, Cantique, Adio ederra, Aphal aphal burua, Baratzeko geroflea, Maitenena, Agota, Zortziko eta Maskarada martxa.[1]

  • 2010ean Euskal emakume musikagileak deituriko kontzertua antolatu zuten Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ekimena Maite Idirin soprano bizkaitarraren ikerketa batetik sortu zen.Euskal emakume musikagileak ahanzturan gal ez zitezen eta haiek egindako lanari nolabaiteko aitorpena emateko. Julie Karrikaburu, Emma Chacon, Emiliana Zubeldiari omenaldia izan zen.[5][6]
  • 2020an Juan March Fundazioak kontzertu bat programatuko zuen Madrilgo egoitzan. Voces inéditas: mujeres compositoras izenburupean. Bidegabe ahaztuak izan ziren, Julie Karrikaburu, Emma Chacón, Emiliana Zubeldia, Ana Idiartborde eta María Luisa Ozaitaren lana aldarrikatzeko.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Bidador, Joxemiel. (1996-06-21). «Emaztekien segida IV: Julie Adrianne Karrikaburu Roger, lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea» (PDF) Nafarkaria: 6. (kontsulta data: 2020-03-08).
  2. (Frantsesez) «Marchands souletins à Cuba, fortune et trafic d’êtres humains» IKERZALEAK 2022-09-01 (kontsulta data: 2025-05-13).
  3. «Madame de la Villéhélio-ren 12 euskal kantu» www.bilketa.eus (kontsulta data: 2025-05-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Madame de Villehelio, la memoria de la música tradicional de Zuberoa» Euskal Irrati Telebista 2020-01-22 (kontsulta data: 2020-03-08).
  5. «Euskal emakume musikagileak ahanzturan gal ez daitezen, kontzertua egingo dute Bilbon - GARA» gara.naiz.eus (kontsulta data: 2020-03-08).
  6. «Emakume musikagileak gogoratzeko kontzertua egingo da Bilbon, ekainaren 25ean» Argia 2010-06-14 (kontsulta data: 2020-03-13).
  7. «Fundación Juan March rescata compositoras olvidadas» Noticias de Navarra (kontsulta data: 2020.03.08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]