Justo Somonte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justo Somonte
Escudo heráldico de Bilbao.svg
Bilboko alkatea

1923ko urriaren 1a - 1924ko otsailaren 26a - Federico Moyúa
Bizitza
JaiotzaBilbo1891ko abuztuaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria1954ko otsailaren 14a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta farmazialaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEspainiako Langile Alderdi Sozialista

Justo Diego Somonte Iturriotz (Bilbo, 1891ko abuztuaren 15a - Mexiko Hiria, 1954ko otsailaren 14a) bizkaitar botikari eta politikaria izan zen, 1923 eta 1924 artean bost hilabetez Bilboko alkatea izandakoa.[1][2]

Botikarien familia batean jaioa, Justo Somonte Martínez bere aitonak Farmacia Pariza sortu zuen 1850ean. Somonte Iturriotzek Bilboko Espainiako Langile Alderdi Sozialista taldea zuzendu zuen eta bost hilabetez, 1923ko urriaren 1ean Mariano Arostegi ordezkatu zuenetik 1924ko otsailaren 26an Primo de Riveraren diktadurak kargutik kendu zuen arte Bilboko alkatea izan zen.[2] Espainiako Bigarren Errepublikan 1934ko Iraultzan parte hartu zuen eta Frantziara erbesteratu zen. Gerra Zibila piztu zenean, Eusko Jaurlaritzak osasun burua eta Euzko Gudarosteko komisario politiko izendatu zuen. 1939an Mexique itsasontzian erbesteratu zen eta Mexikon lan egin zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Somonte Iturrioz, Justo. in: Diccionario biográfico del socialismo español. Fundación Pablo Iglesias.
  2. a b (pdf) Biografías/Archivo Alcaldes. EHU.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.